Euskal Itsas Museoa

Euskal Itsas Museoa 1991. urtean Untzi Museoa izenarekin inauguratu zen XVIII. mendeako Donostiako Kontsulatuarendorretxe zaharrean, hiriko portuan. Modu parte hartzaile,berritzaile eta hurbilean itsas ondareari balioa ematea du helburu.Museoaren eduki eta programazio parte hartzaile etakolaboratzailearekin, itsasoarekiko harreman afektiboaren bidezgure historiaren parte den ondarea ezaguturazi nahi du.
1991ean museoa ireki zen publikoarentzat Untzi Museoa izenarekin, XVIII. mendearen erdialdean eraikiriko Donostiako Kontsulatuaren Dorretxea zen eraikuntzan.
Paregabeko eraikin hau 1813eko hiriak jasan zuen suntsipenetik kanpo geratu zen eraikin zibil bakanetakoa izan zen eta Donostiako Kontsulatuaren aztarna arkitektoniko bakarra da. Donostiako Kontsulatuaren Dorretxea honek hainbat eginkizuna zituen, besteak beste, portuko ontzi sarrerak eta irteerak kontrolatzea, zergak kobratzea eta moilak egoera onean mantentzea. Itsas laguntza ematea eta nasetako ordena eta segurtasuna zaintzea ere bere eginkizunen artean ziren. Denbora batez Nautika Eskola gisa ere erabili zuten.
Museoa ireki zenetik, duela ia 30 urte, erreferentzia nabarmena bilakatu da euskal itsas ondareko ikerketa- eta dibulgazio-arloan.
2019ko martxoan bere izena aldatu zuen Museoa foru jabetasunekoa da, eta Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Ondare historiko-artistikoaren, Museoen eta Artxiboen zerbitzura loturik dago.
Bilduma Museoaren esentzia da. Euskal Itsas Kulturare n ezagupenean sakontzeko baliabiderik nagusiena. Museoko bilduma handitzen doa etengabe, irekia dago beti esanguratsuak diren mota guztietako materialetara: grabatuak, pinturak, argazkiak, posta txartelak, kartelak, metalgrafiak, karta nautikoak, planoak, itsas tresnak, itsasontziak, etnografi objektuak, ondare industrialeko elementuak, itsaspeko arkeologia, etabar. Museoaren bilduma foru jabetasunekoa da eta, itsasontziak ezik, 2013 ez geroztik Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen zentroan, daude gordeta. Gaur egun, bilduma 6.000 pieza ingurukoa da.
Tipologia
Bilduma osatzen duten objektuen tipologia oso aberatsa izanik, atal hauek zehaztu dira:
- ZIENTZIA ETA TEKNIKA - Astronomia nautiko, nabigazio eta maniobra tresnak, besteak beste.
- ARKEOLOGIA - Museoak, bere funtsen artean, urpeko material arkeologien bilduma bat du (zeramika, metala, harria). Toki askotatik helduak dira, eta kronologia zabala hartzen dute.
- ANTROPOLOGIA
ETNOGRAFIA - Arrantzaren eta erriberako ontzigintzaren arloetako material etnografikoetan bilduma garrantzitsua du Museoak
ITSASONTZIAK - 1991n, Museoak ontziak biltzeko plan bat jarri zuen abian, hain zuzen euskal kostaldeko laneko eta laketeko ontzien lagin adierazgarri bat osatu ahal izatearren. Tipologia, ezaugarrien eta neurrien ezberdinetako itsasontziak Navalaldean daude gordeta. 2009an Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak Museoak berreskuratutako zenbait itsasontziren zaharberritzea bultzatu zuen. - ARTEA
SECOND CANVAS - Museoaren bildumako 11 lan piktorikoen inguruko proiektua. Obrak bereizmen oso handiaren teknologiaren bidez ikus daitezke, xehetasun txikienak ere atzeman daitezkelarik. Irudiek storytelling-ak badituzte, irudikatzen den eszenaren inguruko informazioa eskeintzen dizkiguten kontakizunak, beti ere itsas historiaren ikuspuntutik
BAPOREEN ARRETRATUAK - Museoak bilduma interesgarria osatu du ontzien erretratuekin. Horietan zehar ibilbidea eginez, Antzinako Erregimeneko ontzi zaharretatik berri samarrak ditugun arrantzarako txalupetaraino irits gaitezke. Bildumaren parte bat baporeen irudiek, XIX.-XX. mendeko merkantzia ontziak dira gehienak, eta ontzi militarrek osatzen dute
URAZANDI ETXEKO ATEBURUA (XVI. mendea) - Urazandi etxea (Mutriku), Deba ibaiaren bokalean kokatua, eraitsi egin zuten 1989an izandako sutearen ondotik, baina ate nagusiaren gainean jarrita egondako erliebea, ontzi bat irudikatzen duena bera, Museoko bildumen parte dugu gaur egun.
- FUNTS DOKUMENTALAK
KARTOGRAFIA - Untzi Museoaren bilduma kartografikoa XVI. eta XX. mende arteko gai desberdineko 162 dokumentu kartografikoz dago osatuta (karta nautikoak, mapak, planoak). Bilduma hau oso aberatsa da eremu geografikoaren aldetik. Bilduma ikertuta eta katalogatuta dago eta webgunearen bidez kontsulta daiteke. Kontsulta itzazu.
GRABATUAK - Grabatuen bilduma 600 dokumentuz osaturik dago. Hauen artean Euskal Herriko kostaldea, portuak eta itsasaldeko herriak irudikatzen dituzten eta XVI. eta XX. mende bitartekoak diren 170 agiri daude, Museoaren webgunearen bidez kontsultatu daitezkenak. Kontsulta itzazu.
MANUEL AGOTE FUNTSA - Manuel Agote (1755-1803) Filipinetako Errege Konpainiaren ordezkariaren eskuizkribuak, egunkariak, marrazkiak eta mapak. Balio handiko iturria dira Ekialdeko Asiarekin, eta batez ere Txinarekin, XVIII. mendean ziren harremanen berri izateko. Kontsulta itzazu.
TARIFAK
Museorako sarrera indibiduala: 3 €
Taldeentzako tarifa. 5 lagun edo gehiago: 2 €
Tarifa murriztua. Familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak. 1,5 €
Bisita gidatuak eskariaren arabera
Hezkuntza-taldeei zuzendutako bisita gidatua 2,5 € pertsonako AURRETIKO ERRESERBA
Tarifa orokorreko kolektibo eta taldeak, (hezkuntza-taldeak izan ezik) eta tarifa murriztua duten pertsonen bisita gidatuak +1 € pertsonako AURRETIKO ERRESERBA
ORDUTEGIA
Asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igande eta jaiegunetan 11:00-14:00
Ekainaren 15etik Irailaren 15era: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
Astelehenetan Museoa itxita izango da.
Itxita: Urtarrilak 1, 6 eta 20 eta abenduak 25
Abenduak 24 eta 31: 10:00h -14:00h.
Museoaren jabetza Gipuzkoako Foru Aldundiarena da.
Lotura interesgarriak:
Euskal Itsas Museoa - Donostia
Liburuxka deskargatu