Fanderiako errota - Ibaiaren etxea

Oiartzun ibaiaren paraleloan doan pasealekuak Fanderiako errotaraino eramango zaitu - Ibaiaren Etxea -, eta oraindik martxan duena bere ehotzeko harri zaharra. Bisitan zehar martxan ikusi ahal izango duzu, aurre-erreserba eginez.
Fanderiako errota - Ibaiaren etxea
Eraikin honek industriak Errenterian izan duen indarra eta bilakaeraaditzera ematen du. Izan ere, dagoeneko XV. Mendean bertan kokatzen zenburdinolak uraren indarra erabiltzen zuen energia eragile gisa.Burdinola hori, urteetan zehar, fanderia, errota, irin etapentsu-lantegia ere bilakatu zen. 1996 urtean itxi zen. Ehotzearenmekanismoa eta errotarriak lanean ikusiko dituzu, errota eta gurekultur eta ibai-ondareari buruzko bi audiobisual eta hainbatinformazio-panelez gain.
Zentro hau Ibaiaren Etxea da ere, hau da, Ibaiko Interpretazio Gunea .Ingurumen eta kultura-ondarea ezagutzeko eta hau kontserbatzeko,alegia. Izan ere, protagonista nagusia ibaia da, lurraldearen egituraardatza izan dena burdinaren industria garaitik gaur egun inguratzengaituen ibai ekosistemak merezi duen sentsibilizazioa lortu duen arte.
Kokapena: Dolores Ibarruri Zumardia, z/g - 20100 Errenteria
Irekiera ordutegia: Hilabete bakoitzeko 2. asteburuan: 10:30-14:00
SARRERA DOAN
Kontaktua: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus
ARGIBIDEAK ETA BISITA GIDATUEN ERRESERBAK: 943 494 521
Oharra: Eskolentzako hezkuntza programa berezia dute
Lotura interesgarriak:
Oarsoaldea Turismo