>
Beste ekitaldi batzuk

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema: Proiekzioen Egitaraua 2018

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema: Proiekzioen Egitaraua 2018 en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Donostiako beste auzo eta guneak
Data. 2018ko Urriaren 27tik
2018ko Azaroaren 1ra

Ordua.  
Prezioa.
OrganizaDonostia kultura

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIX. Astearen barruan honako pelikulen proiekzio egitaraua antolatu da.

ANTZOKI ZAHARRA TEATRO PRINCIPAL

Antzoki Zaharreko film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira gaztelerazko azpitituluekin, The Witch, Liverleaf eta Animazioko Film Laburren Maratoia salbu. Hauek euskarazko azpitituluekin emango dira. Bestetik Yugo & Lala euskaraz bikoizturik emango da.

Urriak 27, larunbata:

  • 19:30: INAUGURAZIOA
    • Laburmetraia: Das Mädchen im Schnee (2017).
      • Dennis Ledergerber
      • Suitza.
      • 7 min
        • Egun bat soinuzko efektuen sortzaile baten bizitzan.

    • Luzemetraia: Overlord (2018).
      • Julius Avery
      • AEB.
      • 110 min
        • D egunaren bezperan, Bigarren Mundu Gerran, soldadu talde estatubatuar bat, Normandian misioan, harrapatuta geratu da aurkarien lerroen atzean. Beren jomuga lortzen dutenean konturatuko dira soldadu nazien kontra borrokatu ez ezik, izaki odolzale batzuk topatu dituztela, alemanek aurrera eramandako esperimentu sekretu batzuen emaitza direnak.

  • 22:15:
    • Laburmetraia: Two Puddles (2018).
      • Timothy Keeling
      • Erresuma Batua
      • 6 min.
        • Basoan barrena erretiro batean sartu eta gero tentsio handiko familia harremanak arintzearren, ama bat, aita bat eta haien alaba nerabea bi putzu konektaturen aurrean aurkitzen dira. Putzu haiek behartu egingo dituzte erabakitzera beste batengatik sakrifikatu nahi ote duten, edo arriskatzen ote diren laguntza garaiz iristeko zain egotera.

    • Luzemetraia: Verano Del 84 (Summer of "84, 2018)
      • Francois Simard, Anouk Whissell, Yoann-Karl Whissell
      • Kanada-AEB
      • 105 min.
        • 1984ko uda, 15 urte eta libre izateko garai hobezina. Baina Davey Armstrong, auzoko konspirazioen teorikoa, susmatzen hasten denean bere auzokide polizia izan litekeela albisteetan ateratzen den serieko hiltzailea, berak eta bere hiru lagunik onenek ikerketa bati ekingo diote, berehala oso arriskutsu bilakatuko den bati. RKSS (Roadkill Superstars) izenez ezagun den hirukoteak omenaldi egiten die 80ko urteetako gazte zinemari, haien Turbo Kid (2015) arrakastatsuaren ondoren (urte hartako Astean Publikoaren Saria jaso zuen).

  • 00:30:
    • Laburmetraia: Baghead (2017).
      • Alberto Corredor
      • Erresuma Batua
      • 15 min.
        • Kevinentzat sufrimendua da bizitza eta heriotzak bakarrik erantzun ditzakeen hainbat galdera ditu. Bere bilaketak biltegi batera eramango du, pub hondatu baten atzealdera. Han aurkituko duena ez da ez, ohiko zerbait izango.

    • Luzemetraia: Mandy (2018).
      • Panos Cosmatos
      • AEB-Belgika
      • 121 min.
        • Red Miller egurgile bat da eta pozik bizi da basoan Mandyren ondoan; bere bizitzako maitea. Bizimodu lasaia eta xumea da haiena, bakean bizitzen saiatzen baitira izan duten lehenaldia ahaztu nahian. Baina haien historia hautsi egiten da sekta erlijioso batek Mandy hiltzen duenean. Orain, helburu batekin bizi da Red: maniakoen talde hori jazarri eta sarraskitzea. Haren nahi bakarra: mendekua. Film honek infernuan barrena murgiltzen gaitu Panos Cosmatosen -Beyond the Black Rainbow (2010)- eta Nicolas Cageren eskutik.

    • Luzemetraia: Trauma (2017).
      • Lucio A. Rojas
      • Txile.
      • 106 min
        • Lau neska-lagun, oporretan direnak Txileko erdialdeko landako herri batean, bortizki eraso ditu gizon batek eta haren semeak. Herrian lagunduko dienik aurkitu ez dutenez, polizia batzuen laguntzarekin erabakiko dute gizon haiei aurka egitea. Hala, egin behar izango duten bide horretan konturatuko dira haien erasotzaileek Txileko historiaren aldi ilunenaren herentzia zuzena odolean daramatela. Beldurrezko zinema muturreraino eramana eta herrialdearen gertuko lehenaldia eskutik doaz azken garai hauetako pelikula basatienetako batean.

Urriak 28, igandea:

  • 12:00: HAURRENTZAKO ZINEMA
    • Luzemetraia: Yugo & Lala (Yugo & Lala 2, 2014)
      • Wang Yunfei.
      • Txina
      • 80 min
        • Aitarekin eztabaidan aritu ostean, Yugo gazte ausarta etxetik ihes egin eta animaliak bizi diren lainoetako mundu fantastiko batera abiatuko da. Bertan, Lala eta osaba Hartza lagun zaharrekin elkartuko da. Baina gauzak aldatu egin dira eta lekua arriskuan dago. Profezia zahar baten arabera, urak lehortu egingo dira eta biztanleak txikitu egingo dira. Jadanik hasi da iragarritakoa gertatzen. Hiru lagunak, bertako buruzagi Mr. Potatoren laguntzaz, erreinua salbatzeko abentura fantastikoan murgilduko dira arrisku ugariri aurre eginez.

  • 17:00:
    • Laburmetraia: Pandora (2017).
      • Daniel Rubesam
      • Alemania.
      • 14 min.
        • Erresistentziako destakamendu berezi bat profezia baten aztarnei jarraitzen ari zaie: Pandora izeneko emakume gazte batek naturaz gaindiko botereak ditu, eta gai da munduaren zoria erabakitzeko. Baina soldaduak laster jabetuko dira ez daudela bakarrik.

    • Luzemetraia: The Wind (2018).
      • Emma Tammi
      • AEB.
      • 90 min.
        • Lizzy eta Isaac senar-emazte gazteak dira, eta Mendebaldeko mugan bizi dira XIX. mendearen amaieran. Mundutik zeharo bakartuta, itxuraz azkenik ez duten lautadez inguratuta, oso nekeza da haien eguneroko bizitza, bakardadea eta zailtasunak nagusi diren ingurune horretan. Haien gertuko etxe batean bikote bat jarri da bizitzen. Haizeak astindu egiten ditu lautadak, naturaz gaindiko presentzia bat haien gainean eralki dela dirudienean.

  • 19:30:
    • Laburmetraia: Espedizio handia (2018).
      • Iban del Campo
      • Espainia.
      • 10 min.
        • Gizakiak, berez dena baino gehiago izan nahi du, izarren hautsa baino zerbait gehiago.

    • Luzemetraia: The Dark (2018).
      • Justin P. Lange
      • Austria.
      • 96 min.
        • Duela hamarkada batzuk hil zuten nerabe bat mundutik bakartuta dagoen leku batean bizi da, bere familiaren etxearen eta basoaren artean. Bertan, inguratzen den guztia hiltzen eta irensten aritzen da. Egun batean, bere biktimetako baten autoaren maletategian, mutiko itsu bat aurkituko du, bahitua eta torturatua izan dena. Biak izan dira sekulako abusuen biktima, eta elkar aditze eta adiskidetasun harreman sendo bat sortzen da bien artean. Justin P. Lange estatubatuarrak zuzendutako lehenengo film luzea, bere aurreneko film labur homonimotik sortua (2013ko Astean proiektatu zen).

  • 22:30:
    • Laburmetraia: Aurore (2017).
      • Mael Le Mee
      • Frantzia.
      • 17 min
        • Aurorek, hamasei urteko nerabe batek, bere lagunekin ezagutu du bere gorputza... eta naturaz gaindiko botereak dituen hatz batekin.

    • Luzemetraia: What Keeps You Alive (2018).
      • Colin Minihan
      • Kanada.
      • 99 min.
        • Ezkondu zireneko aurreneko urteurrena ospatzeko, Jules eta Jackie leku idiliko batera joan dira bidaian: etxe bakartu bat basoaren erdian, laku baten ertzean. Asteburu erromantiko eta ospakizunezko bat izango zena ustekabean bilakatuko da hil ala biziko ehizaldi bat. Haietako batek ihes egin behar izango du sekulan usteko ez zuen etsai batengandik: bere emaztea. Bi emakume, baso bat, laku bat eta joko maltzur bat Colin Minihanen pelikula berrian -Grave Encounters (2011) eta It Stains the Sands Red (2016) filmen zuzendaria-.

    • Luzemetraia: The Field Guide To Evil (2018).
      • Ashim Ahluwalia, Can Evrenol, Severin Fiala & Veronika Franz, Katrin Gebbe, Calvin Lee Reeder, Agnieszka Smoczyńska, Peter Strickland, Yannis Veslemes.
      • Hungaria-Polonia-Turkia-India-AEB-Austria-Alemania-Grezia.
      • 117 min.
        • Beldurrezko istorioen bilduma berri bat, mundu osoko fantasiazko generoko bederatzi zinegile gailenen eskutik, haien herrialdeetako herri folkloretik jasotako mitoak eta elezaharrak aztertzeko. Bekatua zigortzen duten deabruak, humanoide gizajale amerikarrak, deabruak hartutako animaliak Erdialdeko Europan, izugarrikerien jauregi bat Indian, botere goseak edo inbidiak itsutu dituen pertsonaiak

Urriak 30, astelehena:

  • 17:00: ANIMAZIOKO FILM LABURREN MARATOIA
    • Laburmetraia: 61 Beehive Street (2018).
      • Helena Bonastre Rodriguez
      • Erresuma Batua
      • 6 min.
        • Eraikin berean bizi diren lau pertsonaia bitxiren bizitza pribatuei egindako begirada bat.

    • Laburmetraia: Fishes Don"t Blink (2018).
      • Sacha Brauner
      • Belgika.
      • 4 min.
        • Gela arraro bat dago hotel bateko leiho baten atzean ezkutuan. Zabaldu ezazu eta utzi zure begiei misterioz betetako mundu horretan barrena bidaiatzen.

    • Laburmetraia: Fuse (2018).
      • Shadi Adib
      • Alemania.
      • 7 min.
        • Itxi egin da sagu-arte bat. Esnatu berri da merkatu bateko plaza. Gizon talde bat han dabil bero-bero eginda kutxa txiki horretako animalia nola hil eztabaidan.

    • Laburmetraia: O homem na caixa (2018).
      • Ale Borges, Guilherme Gehr, Alvaro Furloni
      • Brasil.
      • 19 min.
        • Urteak eta urteak segurtasun maila handieneko espetxe batean sartuta, gizon zahar bat bere egun loriatsuak berpizten saiatzen ari da, magoa zenean, eta ihesari emateko plan perfektu bat, baina oso arriskutsua, eramaten ari da aurrera.

    • Laburmetraia: La noche (2018).
      • Martin Romero
      • Espainia.
      • 12 min.
        • Otso Gizon batek eta Ilargi Emakume batek udako gau epel batean egin dute topo laku handi baten inguruetan. Maite-sua piztu da haien artean eta berehala izango dute amodiozko harreman idiliko bat. Baina ezusteko gertaera batek eraginda, zeharo aldatuko dira gauzak.

    • Laburmetraia: La noria (2018).
      • Carlos Baena
      • Espainia.
      • 12 min
        • Marrazkiak egitea eta jostailuzko noriak muntatzea oso gogoko duen mutiko batek izaki bitxi batzuekin egiten du topo. Bizitza aldatuko diote haiek.

    • Laburmetraia: Les Pionniers de l"univers (2017).
      • Benjamin Bernon, Clementine Courbin, Matthieu Guevel, Anthony Rege, Jerome Van Beneden.
      • Frantzia.
      • 5 min.
        • SESBren karrera espazialean, Macha eta Vassily ezkutuan dabiltza lanean, oso proiektu berezi batean murgilduta...

    • Laburmetraia: Le Pont des Broignes (2018).
      • Jerome Boulbes
      • Frantzia.
      • 16 min
        • Egurrezko zubi batetik ibili behar izatea materiala kargatzen, gasa darien zingiren gainean, eta tarteka zerbait jateko etenaldi bat egitea Touilleren lekuan: horretan dihardute Broignek. Ahal duten bitartean...

    • Laburmetraia: Stuck in the Middle (2018).
      • Denis Fleurion, Leo Nezot, Romain Marchetti, Julien Adoum, Cecile Minaud, Etienne Bonafini
      • Frantzia.
      • 6 min.
        • Lau lagun frantses bidaian doaz errepidetik Estatu Batuetan zehar. Basamortuaren erdian auto-stop egiten ari den bat jaso dute, oso bitxia bera. Momentu horretatik bertatik bidaia ez da haiek espero bezain atsegina izango.

    • Luzemetraia: The Witch: Part 1. The Subversion (2018).
      • Park Hoon-jung
      • Hego Korea
      • 125 min.
        • Ja-yoon-ek itxialdian egon eta oroimena galdu zuen lekutik ihes egin zuen duela hamar urte. Senar-emazte batek aurkitu eta adoptatu egin zuten, eta harrezkero bizi da haiekin. Oso ikasle ona da, eta dena doa ondo. Baina egun batean, diruz larri dabilen bere familiari laguntzearren, telebistako programa bateko casting batera aurkeztea erabakiko du. Jendaurrean izango duen agerraldien eraginez, hainbat pertsonaia arrarorekin egingo du topo; bere lehenalditik (ahaztua) datozenak, antza. Park Hoon-jungen pelikula berria -New World (2013) eta V. I. P. (2017) filmen zuzendaria eta I Saw the Devil (2010) filmaren gidoilaria-.

  • 21:30:
    • Laburmetraia: Deer Boy (2017).
      • Katarzyna Gondek
      • Polonia-Belgika-Kroazia.
      • 15 min.
        • Ehiztari baten semea lo geratu da jauzika dabiltzan oreinak kontatzen. Haietako bat tiro batek jo du, beste bati odol pixka bat dario, beste bat errenka urruntzen ari da belarditik. Eta mutilari etengabe ari zaizkio adarrak burutik hazten burkoa zulatu arte, gauero bezala. Baina hori ez zaio aitatxori gustatuko.

    • Luzemetraia: La Casa De Jack (The House That Jack Built, 2018).
      • Lars von Trier.
      • Danimarka-Suedia-Frantzia-Alemania.
      • 155 min.
        • Estatu Batuak, 70eko hamarkada. Ikusleok 12 urtez jarraitzen diogu Jacki (Mat Dillon), serieko hiltzaile karreran gailentzera eraman duten bost ezbeharren, bost krimenen bitartez. Jacken ikuspegitik kontatzen da istorioa. Bere hilketa bakoitza artelan bat da berez Jackentzat, duen disfuntzionaltasunak arazo ugari sorrarazten badizkio ere mundu errealean. Lars von Trier -Antichrist (2009), Melancholia (2011), Nymphomaniac (2013)- bete-betean murgiltzen da beldurrezko zineman istorio lehor eta kontzesiorik gabeko honekin: "Urte askotan aritu naiz emakume zintzoei buruzko pelikulak egiten, gizon maltzur bati buruzko bat zuzendu dut orain".

Urriak 30, asteartea:

  • 17:00:
    • Laburmetraia: Donosti monogatari (express) (2018).
      • Pedro Mambru
      • Espainia.
      • 5 min.
        • Turista japoniar bat Guggenheim museoaz galdezka etorri zaio gizon bati, Bilbon dagoela sinetsita. Baina ez dago Bilbon, Donostian dago Kursaalen parean. Biek egingo dute barre izan duen izugarrizko despisteagatik.

    • Laburmetraia: Who"s That at the Back of the Bus? (2017).
      • Philip Hardy
      • Erresuma Batua
      • 5 min.
        • Gaueko busaren goiko plataforman bakarrik, ezohiko agerraldi batek erasoko du emakume zahar bat.

    • Luzemetraia: Muere, Monstruo, Muere (2018).
      • Alejandro Fadel
      • Argentina.
      • 109 min.
        • Andeetako eskualde urrun batean emakume baten gorpu bat aurkitu dute, burua moztuta. Cruz, landapoliziako ofiziala, arduratuko da ikerketaz. David, Cruzen maitale Franciscaren senarra, berehala izango da susmagarri nagusia. Ospitale psikiatriko batera bidaliko dute eta "munstroari" leporatuko dio krimena. Hala, amarru korapilatsu batean ikusiko du bere burua Cruzek, tartean direla paisaiaren geometria, mendiko motozale talde bat eta bere buruan behin eta berriro errepikatzen den mantra bat: "Hil zaitez, munstro hori, hil zaitez"

  • 19:30:
    • Laburmetraia: Library of God (2018).
      • Stian Hafstad
      • Norvegia.
      • 12 min.
        • Knut-Ronny eta Borje jende axolagabea dira, eguneroko bizitza egiten dutenak. Knut-Ronnyk gutun bat jasoko duenean Jainkoaren Liburutegitik, non ezartzen den bere bizitza ez dela Bilduma Santuan jasoa izateko adina garrantzitsu, orduan probatu beharrean izango da bere balioa.

    • Luzemetraia: El Año De La Plaga (2018).
      • C. Martin Ferrera
      • Espainia-Mexiko-Belgika.
      • 96 min.
        • Irenerekin hautsi eta gero, Victorren lagunak tematuta dabiltza hari neska-lagun berri bat bilatu nahian; hark, ordea, ez du Irene ahaztu nahi, ezta Lola agertuko denean ere. Batbatean, deitu egiten dio Irenek, urduri, eta laguntzeko eskatzen dio bere inguruko jendearen portaera aldatu egin delako, haien oroimenak eta emozioak galdu izan balituzte bezala. Bere bizitza markatu duten pelikulen eta serieen eraginpean, Victor ez da gai izango gertatzen ari denari arrazoizko azalpen bat emateko. Marc Pastorren nobelaren moldaketa, Ivan Massague, Ana Serradilla eta Miriam Giovanelli protagonista dituena.

  • 22:00:
    • Laburmetraia: Mi nombre es Koji (2018).
      • David Munoz
      • Espainia.
      • 7 min.
        • Mazinger Z-ren fan hutsa da Jacinto. Egun batean, 40 urte eman ondoren bere herrian den tamaina naturaleko estatua zaintzen, japonieraz hasiko zaio berari hizketan.

    • Laburmetraia: La Couleur de tes lèvres (2018).
      • Annick Blanc
      • Kanada.
      • 18 min.
        • Gero eta jasanezinagoa den giro batean, urpekari bat eta emakume bat dira, antza denez, bizirik irten diren bakarrak. Haien aire erreserbak agortu ahala: Zer egin elkarri? Maitasuna edo gerra?

    • Luzemetraia: Piercing (2018).
      • Nicolas Pesce
      • AEB.
      • 81 min.
        • Gizon batek musu batekin esaten die agur bere emazteari eta beren umeari, antza denez, lanera joan behar duenean. Baina gizon horrek plan bat du: hoteleko gela bat hartu, prostituzio zerbitzu bati deitu eta bertaratzen den emakumea hiltzea. Planak, ordea, ez dira beti nahi bezala irteten. The Eyes of My Mother (2016) filmaren ondoren, Ryu Murakami idazle eta zuzendari japoniarraren nobela bat moldatu du Nicolas Pescek pelikula honetarako.

Urriak 31, asteazkena:

  • 17:00:
    • Laburmetraia: Spoiler (2018).
      • Evgeny Kolyadintsev
      • Errusia.
      • 5 min
        • Neska batek zirriborroen koaderno arraro bat aurkitu du bere atean. Nork utzi du han? Eta zergatik? Eta garrantzizkoena: Zer du barruan ezkutuan?

    • Luzemetraia: Liverleaf (2017).
      • Eisuke Naito
      • Japonia.
      • 114 min.
        • Infernu hutsa da Harukaren bizitza, Japoniako iparraldeko landako herri batean ikasten duen institutuan. Hiritik iritsi berri da, eta egunero, erasoak, umiliazioa eta tratu txarrak jasotzen ditu bere ikaskideengandik. Lagun bat besterik ez du, Mitsuru, kanpotarra bera ere. Basoan barrena ibilaldi bat egin eta gero, eta herrira iristen ari direnean, laino beltz bat ikusiko dute airean. Hala, herrira ailegatzean jakingo dute Harukaren etxeak goitik behera su hartu duela, familia barruan zela. Ezbeharren bat izan da? Edo ez ote da izango bullyinga urrutiegi eraman izana? Puzzle (2014) eta Litchi Hikari Club (2016) filmen zuzendariaren pelikula berria.

  • 19:30:
    • Laburmetraia: Graines (2018).
      • Herve Freiburger
      • Frantzia.
      • 7 min.
        • Dena naturala dirudi landetxe zahar honen koadroan, berdatzen doazen zelaiez inguratuta. Dena lasai dirudi. Artasoroaren erdian, ordea, mehatxu izugarri bat dabil zelatan. Mehatxu horrek gauza bakar bat itxuratzen du landarediarekin, eta han dago zain, lasai, erasoari ekiteko...

    • Luzemetraia: Nación Salvaje (Assassination Nation, 2018).
      • Sam Levinson.
      • AEB.
      • 110 min.
        • Institutuko beren azken urtean, Lily eta bere lagun taldea murgilduta bizi dira, edozein nerabe bezala, mezuen, posten, selfien eta chaten zurrunbilo batean. Hacker anonimo bat haien guztien bizitza pribatuko xehetasunak argitara ateratzen hasten denean, eta Salemen, bizi diren herri txikian, erabateko kaosa zabaltzen duenean, Lilyk eta bere lagunek zalantza beldurgarri bati aurre egin behar izango diote: bizirik irtengo al dira gau horretatik?

  • 22:00:
    • Laburmetraia: Hot Dog (2018).
      • T. J. Yoshizaki
      • AEB.
      • 7 min.
        • Munduko hiriburu kriminalean, Los Angelesen, Morganek, poliziako agente batek, berriz ere izan du egun txar "ohiko" bat bere eginkizuna betetzean. Edo bete ez duenean.

    • Luzemetraia: Monstrum (2018).
      • Huh Jong-ho
      • Hego Korea
      • 105 min.
        • Erdi Aroko Korean, Joseon dinastiako Jung Jong-en erregealdian -gosetea eta gaixotasunak nagusi diren garai iluna- ustea zabaldu da munstro bat agertu dela Inwangsan mendian, eta irentsi egiten omen ditu bidean topatzen dituen guztiak. Monarkak bere gerrari onena, Yun Kyum, bertara bidaltzea erabaki du munstroa suntsi dezan. Haren alabarekin, konfiantzazko bere gizonarekin eta gorteko soldadu batekin abiatuko da lekura, piztia aurkitu eta hura akabatzeko existitzen bada behintzat.

  • 00:30: HALLOWEEN GAUA
    • Mozorro lehiaketa eta argazki sesioa, Astearen 30. urtemugako kartelerako (2019).

    • Laburmetraia: Helsinki Mansplaining Massacre (2018).
      • Ilja Rautsi
      • Finlandia.
      • 15 min.
        • Beldurrezko komedia sakona, emakume baten halabeharrezko borrokari buruzkoa. Egoa ahula duten eta dena esplikatu nahi dioten gizon horda batetik bizirik irten beharrean da etsi-etsian. Baina izugarrikeriarik handiena bizitzeko arriskuan da berak uste baino lehenago.

    • Luzemetraia: Ghostland (2018).
      • Pascal Laugier
      • Kanada-Frantzia
      • 91 min.
        • Paulinek eta bere bi alabek etxe bat heredatu dute bere izeba hil eta gero. Bertan emango duten aurreneko gauean bikote arrotz batek erasoko ditu, eta borroka egin beharko du Paulinek alabak salbatzeko. Une horrek betiko markatuko du familia osoa eta bereziki bi neskak: Beth beldurrezko nobelen idazle arrakastatsua izango da eta Vera etengabeko amesgaizto batean biziko da harrezkero. 16 urte geroago, hiru emakumeek egingo dute topo etxe hartan berriro, Pascal Laugier frantsesak -Martyrs (2008), The Tall Man (2012)- zuzendutako film berri honetan.

    • Luzemetraia: Nightmare Cinema (2018).
      • Alejandro Brugues, Joe Dante, Mick Garris, Ryuhei Kitamura, David Slade
      • AEB.
      • 119 min.
        • Gau batean, ezezagun talde batek zine-areto abandonatu batean amaitu du. Bertan, proiekzioez arduratzen den gizon maltzur batek (Mickey Rourke) bost istorio erakutsiko dizkie, non euren beldurrik handienak ikusiko dituzten islatuta. Estralurtarren inbasio bat, deabruak hartutako pertsonak, kirurgia plastikoaren arriskuak, infernuetan behera izandako egonaldi bat zuri-beltzean eta mamuen istorio bat erakusten dizkiguten film laburren bilduma da hau, Mick Garrisek (Riding the Bullet, 2004) bultzatu eta xede honetarako bildu dituena Alejandro Brugues (Juan de los muertos, 2011), Joe Dante (Gremlins, 1984) Ryuhei Kitamura (Downrange, 2017) eta David Slade (Hard Candy, 2005).

Azaroak 1, osteguna:

  • 17:00: FILM LABUR ESPAINIARREN MARATOIA
    • Laburmetraia: Basoan (2018).
      • Aitzol Saratxaga.
      • 8 min.
        • Gizon bat basoaren erdian esnatu da. Ez da gogoratzen nor den ezta non dagoen ere.

    • Laburmetraia: Condamned (2018).
      • Octavi Espuga.
      • 12 min.
        • Jack, gizon zahar eta ahul bat, lurpeko kapera ilun eta goibel batean sartuta bizi da. Baina bere lehenaldiko mamuengatik tormentatuta bizi denez, kanpoko mundura ihes egitea erabakiko du. Orduan, sekretu izugarri bat aterako da argitara, bertatik irteten utziko ez diona.

    • Laburmetraia: El escarabajo al final de la calle (2017).
      • Joan Vives i Lozano
      • 19 min.
        • Amadeo pertsona ona da. Valentziako herri lasai batean bizi da, eta emaztea hil zitzaionetik gorputz eta arima dihardu aitaginarreba baliaezina zaintzen.

    • Laburmetraia: Flotando (2018).
      • Frankie De Leonardis
      • 9 min.
        • Astronauta errusiar bat modulu batean esnatu da estazio espazialean, istripu baten ondoren. Bat-batean kanpoaldetik datozen kolpe batzuk entzungo ditu. Norbait etorri zaio ongietorria egitera; baina beharbada bere irudipena izango da besterik gabe.

    • Laburmetraia: La guarida (2018).
      • Iago de Soto.
      • 16 min
        • Mario gidatzen ari da gauez, euripean, errepide bakarti batetik. Gelditu egingo da bat-batean. Errepidearen erdian emakume bat dabil noraezean eta odolez blai, eta ez da gogoratzen zer gertatu den ez eta nola iritsi den haraino.

    • Laburmetraia: Ipdentical (2018).
      • Marco Huertas.
      • 9 min.
        • Anna distopia batean bizi da. Han ez dago jabetza intelektualik. Inguratzen duen errealitateaz nazkatuta, gogoan duen jatorrizko abesti bakarra bilatzeari ekingo dio.

    • Laburmetraia: Limbo (2018).
      • Dani Viqueira.
      • 14 min.
        • Xose ez da gai bere bizitzako errealitate berria onartzeko, eta horrek bultzatuko du autosuntsipen kiribil batera.

    • Laburmetraia: Pink Milk (2018).
      • Laura Silva.
      • 8 min.
        • Bidaia oniriko bat, pederastatzat edo bere lehenaldiaren biktimatzat jo litekeen baten adimenean barrena, bere psikeak berak planteatzen dion labirintotik irteteko borrokan.

    • Laburmetraia: La proeza (2018).
      • Isaac Berrocal Bravo.
      • 14 min.
        • Leiza hiriko neska gazte bat da eta urruneko herri batera heldu da laguntza bila. Han dela jabetuko da oso arraroa dela dena; leku horrek zera ilun bat du ezkutuan.

  • 19:30:
    • Laburmetraia: Oscar"s Bell (2018).
      • Chris Cronin
      • Erresuma Batua
      • 12 min.
        • Duncan bere txakur Oscarrekin abiatu da astero egin ohi duen irteera egitera, mendian kanpatzera. Han dela, ordea, basora begira jarri eta berari begira ari zaion zerbait dagoela ikusi du Duncanek.

    • Luzemetraia: Border / Gräns (2018).
      • Ali Abbasi
      • Suedia-Danimarka.
      • 108 min
        • Tina aduanako agente bat da, bere eraginkortasunagatik eta duen aparteko usaimenagatik ezagun. Norbait errudun denean, hari berehala usaina hartzeko gai dela dirudi. Vore -susmagarri dirudien gizon bat- bere ondotik pasatzen denean, ordea, erronka bati egin behar izango diote aurre bere dohainek. Tinak ondo daki zerbait ezkutatzen duela Vorek, baina ez du lortzen jakitea zer den. Eta, aldi berean, halako erakargarritasun berezia sentitzen du harengan. Ali Abbasi (Shelley, 2016) irandarrak zuzendutako bigarren film luzea, Let the Right One In nobelaren egile John Ajvide Lindqvisten kontakizun batean oinarritua.

  • 22:00: JAPAN GAUA
    • Laburmetraia: Carmen (2018).
      • Carmen Kobayashi, Quique Manas, Jorge Montalban
      • Espainia.
      • 5 min
        • Tokiotik Sevillara joango gara bidaian Carmenekin, bere nortasun berezia eta suspertu zaion grina ezagutu bitartean. Hala, identitate propio baten bilaketari eta eraikuntzari buruzko hausnarketa bat egingo dugu bere esperientzia pertsonalaren bitartez.

    • Laburmetraia: Santa in August (2017).
      • Kevin Bao, Daisuke Kondo
      • Japonia.
      • 8 min.
        • Udako egun bat. Liburu ilustratuen idazle batek, gehiegi saltzen ez duenak, Santa Klausekin egin du topo, etxegabe arrunt baten antzera jantzita. Euren bizitzaren alde borrokan ari diren bi tipo horien istorioa dugu hau.

    • Luzemetraia: One Cut Of The Dead (2017).
      • Shinichiro Ueda
      • Japonia.
      • 96 min.
        • Biltegi abandonatu batean hasten da filma, zonbien pelikula bat filmatzen ari diren lekuan. Ez da edozein leku; aspaldi batean esperimentu militar batzuk egin omen ziren bertan. Bat-batean, benetako zonbiak agertzen hasiko dira eta filmaketako talde osoa erasoko dute. 37 minutuko plano/sekuentzia batek ematen dio hasiera film harrigarri honi. Shinichiro Uedak zuzendutako pelikula hau, antzezle ez profesionalak protagonista dituena, hildako bizidunen eraso batekin hasten da urteko komedietako bat izaten amaitzeko.

    • Luzemetraia: Inuyashiki (2018).
      • Shinsuke Sato
      • Japonia.
      • 127 min.
        • Ichiro Inuyashikik bulego batean egiten du lan eta haren bizitza kaskarrak ezin okerragoa izan. Bere familiak eta lankideek gutxietsi egiten dute, inork ez dio kasu egiten, ez eta minbizi terminala diagnostikatzen diotenean ere. Momentu horretan, argi batek dirdira egiten du zeruan, eta Inuyashikiren gainean erortzen da. Hurrengo goizean, zeharo osatuta esnatzen da, eta inoiz baino hobeto. Hala, laster konturatzen da cyborg bat dela orain. Manga homonimoaren moldaketa, Shinsuke Satok -I Am a Hero (2015), Death Note: Light Up the New World (2016)- zuzendua.

Azaroak 2, ostirala:

  • 16:00:
    • Luzemetraia: Una Gota De Sangre Para Morir Amando (1973).
      • Eloy de la Iglesia
      • Espainia-Frantzia
      • 100 min.
        • Eloy de la Iglesiak 1973an zuzendu zuen pelikula hau, A Clockwork Orangek (1971) lortu zuen arrakastaren itzalean sortua. Izan ere, bere garaian "La mandarina mecánica" deitu zitzaion (zinegile gipuzkoarrak berak jarri omen zion izen hori). Sue Lyon -Lolita (1962), The Night of the Iguana (1964)- da distopia honetako nazioarteko antzezleen zerrendan buru. Etorkizuneko gizarte totalitario batean dago girotua, non krimen izugarriak gertatzen ari baitiren. Erizain bat eta delinkuente gazteen banda bateko burua dira Eloy de la Iglesiak La semana del asesino (1972) eta Nadie oyó gritar (1973) pelikulen ondoren filmatu zuen istorio honen protagonistak.

    • Luzemetraia: Abrakadabra (2018).
      • Luciano Onetti, Nicolas Onetti.
      • Argentina.
      • 80 min.
        • Dante Handia, izen handiko magoa, istripuz hil da magiako truko arriskutsu bat egiten ari zen bitartean. Hogeita hamabost urte geroago, haren seme Lorenzok -magoa bera ere- ikuskizun bat aurkeztuko du hiriko antzoki ospetsuenetako batean. Hortik aurrera hilketak gertatuko dira elkarren segidan, hari leporatzen saiatuko direnak. Gehiegi luzatu gabe Lorenzok jakin beharra du nor eta zergatik dabilen bera tartean sartu nahian Sonno profondo (2013) eta Francesca (2015) filmen ondoren, honekin ixten dute Onetti anaiek giallori omenaldi egiten dion trilogia.

  • 20:00: BUKAERA
    • Luzemetraia: He"s Out There (2018).
      • Quinn Lasher
      • AEB.
      • 89 min.
        • Ama bat (Yvonne Strahovski) eta bere bi alabak egun batzuk doaz oporretara, laku baten ertzean dagoen etxe bakartu batera. Hara iritsi bezain laster aurpegia estalita daraman gizon misteriotsu batek jazarriko ditu. John aspalditik bizi da itzalean, urteetan etxe horretako gela guztietan familiaren egonaldiak behatzen. Orain, bere burua argitara ateratzea erabaki du.

  • 22:30: SAIO ESTRA
    • Film labur irabazleak

    • Luzemetraia: Monstrum
      • Huh Jong-ho
      • Hego Korea
      • 105 min.
        • Erdi Aroko Korean, Joseon dinastiako Jung Jong-en erregealdian -gosetea eta gaixotasunak nagusi diren garai iluna- ustea zabaldu da munstro bat agertu dela Inwangsan mendian, eta irentsi egiten omen ditu bidean topatzen dituen guztiak. Monarkak bere gerrari onena, Yun Kyum, bertara bidaltzea erabaki du munstroa suntsi dezan. Haren alabarekin, konfiantzazko bere gizonarekin eta gorteko soldadu batekin abiatuko da lekura, piztia aurkitu eta hura akabatzeko existitzen bada behintzat.

VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA

Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira euskarazko azpitituluekin, Suspiria (jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin) eta Harpetarra (euskaraz bikoizturik) salbu.

Urriak 26, ostirala:

  • 21:00: EL KLASIKAZO 4K
    • Luzemetraia: Suspiria (1977).
      • Darío Argento
      • Italia.
      • 101 min.
        • Suzy Bannionek, dantzari gazte estatubatuar batek, Friburgoraino bidaiatzea erabaki du prestigio handiko Tanz Akademian bere prestakuntza hobetzeko. Iristen den gauean, akademiatik bota berri duten ikasle bat hil dute. Odolez eta heriotzez blaitutako amesgaizto baten hasiera izango da hori, non harrapatuta ikusiko duen Suzyk bere burua zoritxarreko eskola horretako pareten artean. Darío Argento maisu italiarraren klasiko handietako bat (bertsio bat egin du Luca Guadagninok duela gutxi), Las Tres Madres trilogiaren lehenengo emanaldia, nola ez ba los Goblinen soinu-bandarekin, nazioarteko antzezle zerrenda heterogeneo batekin (Joan Bennett, Alida Valli, Jessica Harper, Udo Kier, Miguel Bosé) eta orain 4Kan.

Urriak 27, larunbata:

  • 12:00: HAURRENTZAKO ZINEMA
    • Luzemetraia: Harpetarra (Early Man, 2018).
      • Nick Park
      • Erresuma Batua
      • 90 min.
        • Historiaurreko garaietan girotua, Dug heroi adoretsuaren historia kontatzen digu: leizeetako gizon bat da eta haran oparo batean bizi da bere lagun eta adiskide onenarekin -Cerdog- eta tribuko beste kide bitxi eta maitagarri batzuekin, Jefe buru dela. Dug anbizio handiko gizona denez, mamutak ehizatu nahi ditu, eta abentura bila dabil; Jefe, berriz, tribuarekin kontentatzen da, eta bizimodu atsegina eta lasaia darama untxiak harrapatzen. Hala eta guztiz ere, eten egingo da bat-batean haien bakea etsai batek harana inbaditzen duenean. Sekulan ere ez zuten halakorik ikusi: Lord Nooth hotsandikoa da bera, Brontzezko Aroko hiriko jauna, eta haren armada. Lord Nooth tirano diruzaleak brontzea aurkitu du tribuak hainbeste maite duen haranean, eta horrexegatik ekingo dio inbasioari mamut korazatuez hornitutako armada batekin. Egoera horren aurrean ihes egin beharrean izango dira harpetarrak, eremu babesgabeetan aterperen baten bila.

  • 17:00:
    • Luzemetraia: Bride Of Frankenstein (1935).
      • James Whale
      • AEB.
      • 73 min.
        • Jatorrizko filmak izandako arrakastaren ondoren, James Whalek sekuela bat zuzendu zuen Universal-erako. Mary Godwinekin hasten da, Villa Diodati-n, trumoiek erasotako gau batean, Shelley eta Byron poetei istorioaren jarraipena kontatzen dienean. Uste ez bezala, izakia ez da sutean hil, ihes egin baitzuen errotaren aurrietatik. Pretorius doktoreak, behinola Henry Frankensteinen irakasle izandakoak, berarekin lan egiteko eskatzen dio munstroarentzako bikotekide bat sortzeko; hark, ordea, ezezkoa ematen dio. Hala eta guztiz ere, Pretoriusek aurrera jarraituko du proiektuarekin, Prometeo moderno bat izan nahi baitu eta emakume bat sortu, jatorrizko izakiak bere bakardadean lagun izango duena.

  • 19:30:
    • Luzemetraia: The Curse Of Frankenstein (1957).
      • Terence Fisher
      • Erresuma Batua
      • 83 min.
        • Gela batean dago heriotzaren zain Victor Frankenstein baroia, zenbait pertsona hil izanagatik akusatuta heriotza-zigorra ezarri baitiote. Apaiz batek bisitatuko du eta doktoreak kontatuko dio, urteak ikertzen eta esperimentatzen eman ondoren, izaki bat sortu zuela gorpu-zatiekin, eta izaki hori dela leporatzen zaizkion heriotzen benetako egilea. Film honek ematen dio hasiera (handikiro eta koloretan) Hammer ekoiztetxe britainiarraren beldurrezko ziklo zoragarriari.

  • 22:15:
    • Luzemetraia: Roger Corman"s Frankenstein Unbound (1990).
      • Roger Corman
      • AEB.
      • 82 min.
        • New Los Angeles 2031. urtean. Zientzialari batek lanean dihardu arma berri bat sortzen. Esperimentu horiek hainbat aldaketa meteorologiko sorrarazten dituzte atmosferan eta, azkenik, espazio/ denbora arteka bat, ikertzailea 1817. urtera, Genevara bidaliko duena. Han, Victor Frankenstein doktorea izango da ezagutuko duen aurreneko pertsona, eta gero hark sortutako izakia, sutsuki eskatzen diona neska-lagun bat.

Urriak 28, igandea:

  • 17:00:
    • Luzemetraia: Gothic (1986).
      • Ken Russell
      • Erresuma Batua
      • 87 min.
        • 1816ko uda hartan bildu ziren ustekabez egun batzuk Villa Diodati-n, Genevako lakuaren ertzean, Lord Byron, Percy Shelley, Mary Wollstonecraft Shelley, haren arreba-orde Claire eta John Polidori doktorea. Gau haietatik sortuak dira Frankenstein edo Prometeo modernoa, Mary Shelleyrena, eta Banpiroa, Polidorirena. 1986an Ken Russell zinegile britainiarrak istorioaren bere bertsioa munduari kontatzea erabaki zuen; neurriz gainekoa, ozta-ozta burua galtzeraino, pertsonala eta transferiezina beti.

  • 19:30:
    • Luzemetraia: Mary Shelley"s Frankenstein (1994).
      • Kenneth Branagh
      • AEB-Japonia-Erresuma Batua.
      • 123 min.
        • Coppolaren Bram Stoker"s Dracula (1992) filmaren ondoren, beldurrezko obra klasikoak zinera eramaten jarraitzea erabaki zuen Columbia etxeak, eta orain arte izan den Mary Shelleyren nobelaren moldaketarik doiena ekoiztu zuen. Artikoko izotzetan hasten da guztia. Bertan, Ipar Polora iristen ahalegintzen ari den ontzi batek, Robert Walton kapitain duenak, bakarrik dabilen gizon bat aurkitu du. Erreskatatzen duenean bere izena esaten die, Victor Frankenstein, eta bere historia kontatzen die, urte batzuk atzera eginez Genevan hasten dena.

Urriak 29, astelehena:

  • 19:30:
    • Luzemetraia: Flesh For Frankenstein (1973).
      • Paul Morrissey
      • AEB-Italia-Frantzia.
      • 95 min.
        • Paul Morrisseyk zuzendua da Mary Shelleyren nobelaren (kredituetan aipatu ere egiten ez dutena) bertsio hau, erabat librea. Frankenstein baroia eta bere emaztea (eta arreba) euren gazteluan bizi dira haien bi seme-alaba kezkagarriekin batera. Baroiak supergizakien arraza bat sortzea du amets, ondo hautatutako gorpu-zatietatik abiatuta. Bere laborategian dihardu lanean gizon eta emakume perfektuak hezurmamitzeko, haiek ugaldu eta, hala, etorkizuneko arraza lortzeko.

Urriak 30, asteartea:

  • 19:30:
    • Luzemetraia: Mary Shelley (2017).
      • Haifaa Al-Mansour
      • AEB-Erresuma Batua-Luxenburgo
      • 120 min.
        • Munstroaren atzean den emakumearen historia dugu hau. Mary Wollstonecraft Godwin gaztearen historia, eta Percy B. Shelley poeta erromantikoarekin hark izandako harreman sutsu eta ekaiztsuarena. Haien arteko ezkongai-harremanak Maryren familiaren oniritzia jaso ez zuenez, ihes egitea erabaki zuen bikoteak. Europatik noraezean zenbiltzatela, Lord Byronen udako etxera iritsi ziren: Villa Diodati, Genevan, lakuaren ertzean, non gau batean, eta jolas moduan, bakoitzak beldurrezko istorio bat sortzeko desafioa egin zioten elkarri.

Urriak 31, asteazkena:

  • 19:30:
    • Luzemetraia: Victor Frankenstein (2015).
      • Paul McGuigan
      • AEB.
      • 109 min.
        • Igorrek pailazo bezala lan egiten du Londresko zirku batean, eta egunero jasotzen ditu tratu txarrak bere lankideengandik. Gauetan bere kontura ari da medikuntza ikasten, bere zaletasunik handiena. Gau batean, trapezista batek istripu bat izan ondoren, zeharo aldatuko da bere bizitza Victor Frankenstein anbizio handiko doktore gaztea ezagutuko duenean. Laguntzen arituko zaio bere esperimentu arriskutsuetan, gorpu bat berpiztearren. Eta bere kontzientziaren ahotsa ere izango da. Jatorrizko istorioaren XXI. mendeko moldaketa -oraingo honetan Igorren ikuspegitik- Paul McGuigan errealizadore eskoziarraren eskutik.

  • 22:00:
    • Luzemetraia: Frankenstein"s Army (2013).
      • Richard Raaphorst
      • AEB-Herbehereak-Txekiar Errepublika.
      • 84 min.
        • Bigarren Mundu Gerraren azken hatsetan, komando sobietar bat alemanen lurraldean barneratu da desagertutako tropa baten bila. Herri misteriotsu batera iristen direnean zientzialari nazi baten laborategia aurkituko dute, zeinak, Frankenstein doktorearen egunerokoari jarraituta, gorpuzatiekin eta metalarekin, izaki izugarri (eta ia garaiezin) batzuk sortu dituen gerraren bilakabidea aldarazteko. Sobietarrek indar guztiekin aurre egin behar izango diote mundua mehatxatzen ari den zomboten armada horri. Richard Raaphorst nederlandarrak zuzendutako lehenengo film luzea -bertako izakiak berak diseinatuak dira-. Aurretik, arte sailean lan egin zuen Yuznaren eta Gordonen aurrenetako film batzuetan Fantastic Factory-rentzat.

Azaroak 1, osteguna:

  • 19:30: (Club Aretoan) ZINEMAPELMAK
    • Luzemetraia: Plan 9 from Outer Space (1959).
      • Ed Wood
      • AEB.
      • 79 min.
        • Zinemapelmak proiektua bueltan da: ez dakizuenentzat, zer da Zinemapelmak: filme bat proiektatzen den bitartean gainetik hitz egitea. Hori DVDtan gertatzen denean ondo iruditzen zaizue zuzendariak egiten duelako. Gu ez gara filmeko zuzendariak, gu: Mikel Pagadi, Maite Bidarte eta Angel Aldarondo gara. Aurtengo Zinemapelmak-en Plan 9 From Outer Space proiektatuko dugu. Ed Wooden 1959ko filma. Zergatik? Kultuzko filma delako, ikusgarria delako, erokeri bat delako , zonbiak, estralurtarrak eta Bela Lugosi agertzen direlako eta koloreztatutako kopia bat lortu dugulako.

Azaroak 2, ostirala:

  • 19:30: NAZIOARTEKO FILM LABURREN MARATOIA
    • Laburmetraia: Aurore (2017).
      • Mael Le Mee
      • Frantzia.
      • 17 min.

    • Laburmetraia: Baghead (2017).
      • Alberto Corredor
      • Erresuma Batua
      • 15 min.

    • Laburmetraia: La Couleur de tes lèvres (2018).
      • Annick Blanc
      • Kanada.
      • 18 min.

    • Laburmetraia: Deer Boy (2017).
      • Katarzyna Gondek
      • Polonia-Belgika-Kroazia Polonia-Croacia-Bélgica.
      • 15 min.

    • Laburmetraia: Espedizio handia (2018).
      • Iban del Campo
      • Espainia / Espina.
      • 10 min.

    • Laburmetraia: Graines (2018).
      • Herve Freiburger
      • Frantzia.
      • 7 min.

    • Laburmetraia: Helsinki Mansplaining Massacre (2018).
      • Ilja Rautsi.
      • Finlandia.
      • 15 min.

    • Laburmetraia: Hot Dog (2018).
      • T. J. Yoshizaki
      • AEB.
      • 7 min.

    • Laburmetraia: Library of God (2018).
      • Stian Hafstad
      • Norvegia.
      • 12 min.

    • Laburmetraia: Das Mädchen im Schnee (2017).
      • Dennis Ledergerber
      • Suitza.
      • 7 min.

    • Laburmetraia: Oscar"s Bell (2018).
      • Chris Cronin.
      • Erresuma Batua.
      • 12 min.

    • Laburmetraia: Pandora (2017).
      • Daniel Rubesam
      • Alemania.
      • 14 min.

    • Laburmetraia: Santa in August (2017).
      • Kevin Bao, Daisuke Kondo
      • Japonia.
      • 8 min.

    • Laburmetraia: Spoiler (2018).
      • Evgeny Kolyadintsev
      • Errusia.
      • 5 min.

    • Laburmetraia: Two Puddles (2018).
      • Timothy Keeling.
      • Erresuma Batua.
      • 6 min.

    • Laburmetraia: Who"s That at the Back of the Bus? (2017).
      • Philip Hardy.
      • Erresuma Batua.
      • 5 min.

SARREREN ETA ABONUEN SALMENTA

  • ANTZOKI ZAHARRA
    • Abonua 77 €
    • Saio bakoitzerako sarrera 7,50 €
    • Abonuaren barruan sartzen dira katalogoa eta 2000maniacos fanzinea.
    • Haurren emanaldia ez du barne hartzen.
    • Abonu honek Victoria Eugenia Antzokiko emanaldietara ere sartzeko balio du.
    • Antzoki Zaharreko abonuak Antzoki Zaharraren leihatilan bakarrik eskura daitezke. Sarrerak, bestalde, bi antzokietako leihatiletan eta Internet bidez eskura daitezke.
    • Pertsona bakoitzak saio bakoitzerako 2 abonu eta 4 sarrera eskura ditzake gehienez.
    • Abonuen salmenta: urriaren 19an (ostirala)
    • Sarreren salmenta: urriaren 22an (astelehena)
    • Aurrez erosteko ordutegia:
      • Urriaren 19an eta 22an: 16:00-20:00
      • Urriaren 23tik 26ra: 11:30-13:30 / 17:00-20:00

  • VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
    • Abonua 16,50 €
    • Saio bakoitzerako sarrera 7,50 €
    • Abonuaren barruan sartzen dira: katalogoa eta 2000maniacos fanzinea.
    • Abonu honek Victoria Eugenia Antzokiko emanaldietan sartzeko aukera ematen du.
    • Haurren emanaldia eta Zinemapelmak ez dute barne hartzen.
    • Victoria Eugenia Antzokiko abonuak Victoria Eugenia Antzokiaren leihatilan bakarrik eskura daitezke. Sarrerak, bestalde, bi antzokietako leihatiletan eta Internet bidez eskura daitezke.
    • Abonuen eta sarreren salmenta: Urriaren 23an (astelehena)
    • Aurrez erosteko ordutegia:
      • Urriaren 22an: 16:00-20:00
      • Urriaren 23tik 26ra: 11:30-13:30 / 17:00-20:00

INTERNET BIDEZKO SALMENTA

  • www.donostiakultura.eus/sarrerak
    • Sarrerak bakarrik erosi ahal izango dira, abonuak ez, ordea. Urriaren 22an jarriko dira salgai, 16:00etatik aurrera. DK-ko bazkideek DK-ko webgunean daukate deskontua ere bai. Webguneko deskontua bi sarreratan aplikatzen da.

Lotura interesgarriak:
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema - Donostia
Sarreren On Line Salmenta
Donostia Kultura

euskera-castellano

Envíanos tu evento