>
Turismoa

Flyscharen Ibilbidea Gipuzkoan

Flyscharen Ibilbidea Gipuzkoan en Deba
Deba
Lekua. Debako Turismo Bulegoa
Data. 2025ko Urtarrilaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua.
OrganizaDebako Turismo Bulegoa

Flyscharen ibilbidea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerrietan dago, Gipuzkoako kostaldean. Itsasoz eta oinez egingo dugun ibilbide oso baten bidez, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutu ahal izango ditugu; besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak.


Gipuzkoako mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriek altxor berezi bat dute gordean: historia geologikoaren milioika urte, ondoz ondoko harkaitz- geruzatan idatzita. Itsasoaren eragin etengabearen ondorioz, harkaitz-geruza horiek agerian geratu dira, eta formazio berezi horri flysch esaten zaio. Hain zuzen, kostalde osoko elementu bereizgarriena da, Biotopo Babestua izendatua.

Flyscharen geruza-sekuentziak ia- ia 60 milioi urteko (duela 110 milioi urtetik duela 50 milioi urte ingurura) segida jarraitua osatzen du, eta hor Lurraren historiaren gertaera eta kataklismo garrantzitsuen arrastoa ikus daiteke. Horregatik, kostalde horretan zehar ibiltzeak denboran bidaia zoragarria egiteko aukera ematen du.

Debako Turismo Bulegoa:
Ifar Kalea 4 (20820) Deba
Tfnoa: 943 192 452
E-maila: turismoa@deba.eus

Lotura interesgarriak:
Debako Turismo Bulegoa
Flysch-aren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento