>
Atari zabaleko ekintzak

Garingo Mendi Lasterketa Herrikoia 2020

Garingo Mendi Lasterketa Herrikoia 2020 en Beasain
Beasain
Lekua. Garin Auzoa.
Data. 2020ko Urtarrilaren 19a
Ordua. 12:00
Prezioa. 15 / 12 ? €

Beasaingo Garin auzoko San Sebastian Jaien barruan, Garingo Mulogain Elkarteak Garingo Mendi Lasterketa Herrikoiaren 8. edizioa antolatzen du.

* Kopurua: 300 partaide (Izen-emate kopurua betetzean, EZ da lasterketan apuntatzeko modurik izango, ez webgune bitartez eta ezta egunean bertan ere. Ordainketa egiten ez duen izen-emateari, e-mail bitartez jakinaraziko zaio eta egun bat izango du ordainketa burutzeko, bestela izen-emate zerrendatik ezabatuko da.)

** Aparkalekua: Auzogunean aparkatzen duten ibilgailuek, lasterketa eta sari banaketa amaitu arte ezin izango dira etxera bueltan atera

  • 1.- Proban edonork hartu dezake parte, 18 urtetik gorakoa izanik, sexu, adin edo bizilekuaren araberako alderaketak egin gabe.
    • 16urtetik gora izen-ematea egitea posible da, hori bai gurasoen baimema aukeztea derrigorrezkoa da.

  • 2.- Bi kategoria bereziko dira: gizonezkoak eta emakumezkoak.

  • 3.- Karreraren irteera Garingo plazan izango da 2019/01/19 datan, eguerdiko 12:00etan, San Sebastian eguna eta bertako jaiak ospatzen direlarik.

  • 4.- Lasterketak 11km izango ditu, 3 itzuli desberdin egin beharko direlarik. Ibilbidea ondo seinalatua egongo da eta antolatzaileak ibilbidean zehar banatuko dira, inork ez dezan bide-laburrik hartu. Horrela bada, parte-hartzailea momentuan izango da deskalifikatua.

  • 5.- Izen-emateak:
    • www.kronoak.com, webgunean gauzatu ahal izango dira proba egunaren aurretik, 2019/01/18 _ 22:00 data eta ordua izanik horretarako epe-muga.
    • Garingo plazan proba egunean, 11:00 - 11:40 tartean.


  • 6.- Dortsala eta chip-a:
    • Hartzeko: Garingo plazan proba egunean, 11:00 - 11:40 tartean.
    • Itzultzeko: Helmugan, lasterketa amaitzean. Dortsala zozketarako gorde beharko da.
    • Kokapena: Dortsala bularrean eta ikusgai eraman beharko da. Parte-hartzaileak ez badu betebehar hori gauzatzen, deskalifikatua izan daiteke.


  • 7.- Itzuli bakoitzeko, edariak banatuko dira helmuga gunean eta lasterketa amaitzean, lunch txiki bat egongo da parte-hartzaileentzat.

  • 8.- Epaileen erabakiak apelaezinak izango dira.

  • 9.- Soilik antolakuntzak bahimendutako ibilgailuek jarraitu ahal izango dute karrera.

  • 10.- Antolakuntzak aurre-abisurik gabe, probaren ibilbidea aldatzeko eskubidea izangodu.

  • 11.- Antolakuntza ez da arduradun egiten karreran zehar izandako ezbehar edo lesioez.

  • 12.- Sari banaketak lasterketako azken partaideak iristean izango dira. Lasterketa martxan dagoen bitartean zenbait gauza zozketatuko dira parte-hartzaileen artean, saria hartzeko, dortsalarekin azaltzea derrigorrezkoa izango delarik.

Lotura interesgarriak:
Garingo San Sebastian Jaiak - Besain
Kronoak-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento