Gaztea Musikaren Eguna 25

Musikaren Europako Egunaren biharamunean, ekainaren 22an, igandez, euskal musikariei omenaldia egiteko Gazteak musika festa handia antolatu du Donostiako Tabakaleran.
Gaztea Musikaren Egunaren lehen edizioa. Euskal sortzaileek azken urtean eman duten guztiak gozatzeko aukera izango da, udari ongietorria emango dion jai handian.
Gorka Urbizu, Olaia Inziarte, IZARO, Idoia, TOC, Zea Mays, Olatz Salvador, Janus Lester, Merina Gris, Bengo, Hofe, La Txama, Ezpalak, Dupla, Kiliki, EZEZEZ, Sukena, Maskak, Malko, Zilibito Records, Txopet, Mikosis, maKeda, ALTA, Euskoprincess eta Lamia Mari zuzenean ikusteko aukera izango da, hogeita hamar minutu inguruko zuzenekoetan.
Bertaratzerik ez dutenek, kontzertuak streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, Gaztearen YouTubeko kanalean, webgunean eta Primeran plataforman.
Gonbidapenak: noiz eta nola eskuratu
Doako gonbidapenak ekainaren 17an izango dira eskuragarri, 17:00etatik aurrera. Tabakalerako aretoek edukiera mugatua dutela kontuan izanda, gonbidapenak blokeka banatuko dira.
Patio oholtzan lau bloke egongo dira, eta beste lau Kutxa Kultur Fundazioa oholtzan. Gonbidapenak 17:00etatik aurrera izango dira eskuragarri, eta arratsaldean zehar aktibatzen joango dira: 17:00etan lehen blokea (TOC, Olaia Inziarte, Gorka Urbizu, Malko, Zilibito Records eta Sukena), 18:00etan bigarren blokea (IZARO, Bengo, Janus Lester, Idoia, Olatz Salvador eta Mikosis), 19:00etan hirugarren blokea (Kiliki, Zea Mays, La Txama, Txopet, Hofe eta EzEzEz) eta 20:00etan laugarren blokea (Merina Gris, Dupla, Ezpalak eta Maskak).
Ordutegia kontsultatuta, interesatzen zaizun ordu-tarterako (blokea) gonbidapena hartzeko aukera izango duzu. Erabiltzaile bakoitzak (korreo elektroniko bakoitzak) bi gonbidapen eskuratu ahal izango ditu, gehienez.
Prisma aretoko zuzenekoetarako (maKeda, ALTA, Euskoprincess eta Lamia Mari), Gazteako saio berezietarako eta hitzaldietarako ez da gonbidapenik beharko. Sarbidea librea izango da, aforoa bete arte.
Gazteak Kutxa Fundazioa, Musika Bulegoa, Tabakalera eta Dabadabarekin elkarlanean antolatu du Musikaren Eguna 25, Kutxabank, Gipuzkoa Kultura, Donostiako Udala, Gazteaukera eta IHOBE erakundeen babesarekin.
Lotura interesgarriak:
Tabakaleraren weba
Gaztea-en weba