>

Agenda

ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
TurismoDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
Doako ekitaldiak

Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketa 2016

Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketa 2016 en Legazpi
Legazpi
Lugar. Legazpi
Fecha. 4 de septiembre
Hora. 17:30
Precio. Entrada libre

Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketa Ofizialaren XLVIII. edizioa Legazpin ospatzen den "Gipuzkoako Artzain Eguna"-ren barruan antolatzen da.

Bertan parte hartzen duten txakurrek bi ariketa egin beharko dituzte:

  • 1. ariketa.
    • Sei minuturen barruan, artzainaren esanetara, txakurra artaldera joango da, baina zelaiaren barrenetik; bidean bi aldiz geldiaraziko zaio txakurrari epaimahaikoak esandakoan. Ondoren, artaldera sartu eta zelai erdian dagoen hesiaren tartetik pasatuz artzaia dagoen lekura ekarriko ditu ardiak. Ardiak eta txakurra artzaiaren inguruan geldi geratu beharko dira, epaimahaikoek esan arte.
    • Hau lortu ondoren, epaileen esanetara, eskuineko edo ezkerreko hesi-tartetik pasa beharko dira ardiak.

  • 2. ariketa.
    • Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, banderatxoz seinalatutako bidetik joan beharko du txakurrak eta ardiengana sartu; artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartzen saiatu, ardi guztiak satzea lortuz gero, ondoren zakarkeriarik gabe atera beharko dira.

OHARRAK:

  • Artaldera txakurren sarrerak era lasaiean egin beharko dira.
  • Ariketa denetan txakurraren portaera eta artzainarekiko jarrera kontutan izango dira.
  • Puntuaketa garaiean txakurrak ardiei egindako haginkak kontutan izango dira.
  • Bi ariketetan, artalde osoa edo ardi batzuk hesi-tarte edo eskortaren atzekaldera pasatzen diren aldi bakoitzean, puntuak kenduko dira.
  • Ariketa guztietan lortzen dituzten puntuak batu egingo dira eta puntu gehien lortzen duen txakurra izango da irabazlea.

Honako Txakur hauek hartuko dute parte:

  • Txiki, Javier Zubiarre (Mutriku)
  • Lagun, Jesus Mª Plazaola (Arrasate)
  • Nabar, Aitor Tato (Ataun)
  • Mendi, Aitor Tato (Ataun)
  • Mendi, Miguel Arregi (Oñati)
  • Argi, Miguel Arregi (Oñati)
  • Eder, Jose Mari Bengoa (Oñati)
  • Txiki, Jose Mari Bengoa (Oñati)
  • Bat, Jose Luis Madinabeitia (Oñati)

Gipuzkoako Artzain-Txakurren Txapelketa Ofizialaren Irabazleak:

  • 1968: Lau, Urcelai (Oñati).
  • 1970: Rubi, Abarrategi (Eibar).
  • 1971: Xol, A. Aranzadi (Ezkio-Itsaso).
  • 1972: Xol, A. Aranzadi (Ezkio-Itsaso).
  • 1973: Xol, A. Aranzadi (Ezkio-Itsaso).
  • 1974: Xol, A. Aranzadi (Ezkio-Itsaso).
  • 1975: Xol, A. Aranzadi (Ezkio-Itsaso).
  • 1976: Txuti, Osinalde (Azkoitia).
  • 1977: Pastor, Etxeberria (Matxinbenta).
  • 1978: Navarro, Oiarzabal (Ernialde).
  • 1979: Lista, Osinalde (Azkoitia).
  • 1980: Pastor, Arrillaga (Eibar).
  • 1981: Itxusi, Oiarzabal (Ernialde).
  • 1982: Lista, Osinalde (Azkoitia).
  • 1983: Xoli, Plazaola (Arrasate).
  • 1984: Pastor, Arrillaga (Eibar).
  • 1985: Gure, Plazaola (Arrasate).
  • 1986: Mantxo, Arretxe (Amezketa).
  • 1987: Triki, Zubizarreta (Azkoitia).
  • 1988: Pastor, Arrillaga (Eibar).
  • 1989: Lista, Osinalde (Azkoitia).
  • 1990: Xoli, Arrillaga (Eibar).
  • 1991: Lagun, Andueza (Oiartzun).
  • 1992: Turko, Ramon Plazaola (Arrasate).
  • 1993: Mendi, Segurola (Matxinbenta).
  • 1994: Nere, Ramon Plazaola (Arrasate).
  • 1995: Nere, Ramon Plazaola (Arrasate).
  • 1996: Nere, Ramon Plazaola (Arrasate).
  • 1997: Txiki, Arrillaga (Eibar).
  • 1998: Artzai, Plazaola (Arrasate).
  • 1999: Artzai, Andres Atxa (Eibar).
  • 2000: Artzai, Andres Atxa (Eibar).
  • 2001: Lista, Ramon Larrañaga (Azkoitia).
  • 2002: Argi, Jesus Mari Plazaola (Arrasate).
  • 2003: Riki, Juan Jose Arrizabalaga (Elgoibar).
  • 2004: Txato, Andrés Atxa (Eibar).
  • 2005: Lista, Ramón Larrañaga (Azkoitia).
  • 2006: Lista, Ramón Larrañaga (Azkoitia).
  • 2007: Linda, Jesus Mari Plazaola (Arrasate).
  • 2008: Azkar, Juan Jose Arrizabalaga (Elgoibar).
  • 2009: Txiki, Jabier Zubiaurre (Mutriku).
  • 2010: Azkar, Juan Jose Arrizabalaga (Elgoibar).
  • 2011: Azkar, Juan Jose Arrizabalaga (Elgoibar).
  • 2012: Gure, Jesus Mª Plazaola (Arrasate).
  • 2013: Azkar, Juan Jose Arrizabalaga (Elgoibar).
  • 2014: Azkar, Juan Jose Arrizabalaga (Elgoibar).
  • 2015: Eder, Joxe Mari Bengoa (Oñati).

Antolatzailea: Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketa Antolatzaileen Elkartea.

Lekua: Urtatzako Zelaia "pantano bidean".

Lotura interesgarriak:
Legazpiko Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento