>
Beste ekitaldi batzuk

Gizonentzako Desjabekuntza Tailerra

Gizonentzako Desjabekuntza Tailerra en Zumaia
Zumaia
Lekua. Alondegia Kultur Etxea
Data. 2020ko Irailaren 14tik
2020ko Urriaren 5ra

Ordua.
OrganizaZumaiako Udala

Gizonentzako desjabekuntza tailerra antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 14an hasi eta urriaren 5era arte, lau astelehenetan, eskainiko da tailerra.

Izen ematea zabalik egongo da irailaren 1etik 10era bitartean.

Zumaiako Udaleko Berdintasun sailak gizonei zuzendutako desjabekuntza tailerra antolatu du. Hiruki Larroxa kolektiboko Ibai Fresnedok bi orduko lau saio gidatuko ditu, eta "intersekzionalitatean oinarrituz, gizonon jarrera, ekiteak, eta bizipenak eta bizitzak tratu onetan oinarritutako bizitza parekide, justu eta bizigarrien norabidean jartzea" izango da tailerraren helburua. Astelehenetan izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara Alondegian.

Lehen saioan, irailaren 14an, zapalkuntza anizkoitzen jatorriak eta zergatiak aztertuko dituzte partehartzaileek; bigarren saioan, irailaren 21ean, generoaren eraikuntza, berreraikuntza eta deseraikuntzan jarriko dute arreta; irailaren 28an maskulinitate hegemonikotik maskulinitate posible eta justuetarako bidearen inguruan hausnartuko dute; eta azken saioan, urriaren 5ean harremanak tratu onetik eta konpromisotik nola eraiki daitezkeen izango dute hizpide.

Izen eman nahi dutenek berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzi edo 943 86 50 25 (luz. 404) zenbakira deitu beharko dute, irailaren 1etik 10era bitartean.

Ikusi Ibai Fresnedo dinamizatzaileak tailerraren nondik norakoak laburtu ditu bideo honetan:

Lotura interesgarriak:
Zumaiako Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento