Gordailua - Gipuzkoako ondare-bildumen Gunea

GORDAILUA Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroa da.Milaka objektu artistiko, etnografiko eta arkeologikok erakusten dute
gure baserri-, hiri- eta industria-ingurunearen iragana eta oraina. Bere
instalazio eta zerbitzuen bidez, haien kontserbazioa, ezagutza,
erabilera eta gozamena bermatzen ditu.
Bisita Gidatuak
Publiko orokorrarentzat doako bisita gidatuak antolatzen dira, bisitariek bertatik bertara ezagut dezaten nola biltzen eta zaintzen diren Gordailuko ondare bildumak. Bisitaldi hauek hilean behin antolatzen dira, euskaraz eta gaztelaniaz, bai eta frantsesez ere, aldez aurretik osatutako talde batek berariaz eskatzen baldin badu. Bisitak ere antola daitezke talde espezifikoentzat, izan ikasleenak, izan bestelakoenak.
Bisitak beti aldez aurretik hitzordua hartuta antolatzen dira, betiere bisitari desberdinen beharrak zein jakin-minak eta objektuen segurtasuna zein aretoetako baldintza klimatikoak bateragarri egite aldera
Lotura interesgarriak:
Gordailua - Bisita Gidatuak