>
Beste ekitaldi batzuk

Guadalupeko Ama Jaien Egitaraua 2026

Guadalupeko Ama Jaien Egitaraua 2026 en Hondarribia
Hondarribia
Lekua. Hondarribia
Data. 2026ko Irailaren 6tik
2026ko Irailaren 11ra

Ordua.
OrganizaHondarribiko Udala

Hondarribiko Hiri Oso Prestu, Oso Leial, Oso Adoretsu eta Beti Oso Zintzoan 2026ko irailaren 6, 7, 8, 9, 10 eta 11n Guadalupeko Ama Birjinaren Omenez ospatuko diren ekintzen egitaraua.

EGITARAUA:

Irailaren 4tik 13ra:

  • Egunean zehar: Minatera
    • BARRAKAK
      • Prezio herrikoien egunak: Irailaren 4a eta 13a.
      • Zaratarik gabeko gunea: Egunero 17:00etatik 19:00etara.
      • Beharrizan bereziak dituzten pertsonek lehentasuna izango dute.
      • Aparatuen prezioa helduentzat: 3,50 € (tarifa normala) eta 2,50 € (prezio herrikoien egunetan).

Iralak 6, igandea:

  • 08:00: San Telmo tiro zelaian
    • HONDARRIBIKO JAIAK TIRAKETA SOZIALA, plater-tiraketa
      • Azeri elkarteak antolatua.

  • 11:00: Udaletxeko arkupeak
    • Hondarribiko Pregoi Txikia
      • Herriko jaiak iragartzen dituena, Hondarribiko Txistu Taldearekin batera.
      • Jarraian, KONFETI eta GLOBO JAURTIKETA

  • 11:00: Santa Maria Arkutik
    • HAURRENTZAKO ENTZIERROA ZEZEN PUZGARRIEKIN
      • Santa Maria Arkutik abiatuta Hirigune Historikoaren barrena, Arma plazaraino.

  • 16:00: Gipuzkoa Plaza
    • HAUR ETA GAZTETXOEN LV. MARGO LEHIAKETA
      • Klink elkartearen eskutik

  • 16:00: Benta
    • KAFEA eta MUS TXAPELKETA
      • Mugiri Kultur Elkarteak antolatua

  • 17:00-21:00: Kasino Zaharreko Lorategiak
    • Gazte Kanttua: ESKU KREATIBOAK (kamiseta pertsonalizatuen tailerra, GKOren eskutik +12) + DJ EIDER JUANENA (diskofesta +12) + AHANTZI ERROMERIA (+12).

  • 18:00: Zezen Plazatik abiatu eta Alde Zaharretik eta Portutik igarota
    • ERRALDOI ETA BURUHANDIAK hiriko kaleetan barrena ibiliko dira

  • 20:00-23:00: San Pedro kalea
    • PUNTU MOREA

  • 23:00-8:00: Itsas Etxea Auditoriumea
    • PUNTU MOREA + arreta telefonoa

  • 23:30: Gipuzkoa Plaza
    • "Hondarribia Hiria" Musika Bandaren kontzertu berezia

  • 00:00: Benta
    • Kontzertuak: JANUS LESTER + DJ SIWANABA

Irailak 7, astelehena:

  • 11:15: Mendelu Auzoa
    • Haurren Danborrada
      • Mendelu Auzotik abiatuko da eta Amute-Kosta eta Santa Engraziatik igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.

  • 12:00: Arma Plazako balkoitik
    • TXUPINAZOA
      • Suziri eta kanpai-hotsez lagunduta.
      • Bitartean Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko hiri-setiatze oroigarri hartako Titi-Biliti doinua joaz.

  • 12:15: Arma Plaza
    • Erraldoi eta Buruhandiak, Haur Danborradarekin batera
      • Arma plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.

  • 12:30: Udaletxea
    • HIRIKO URREZKO INTSIGNIA EMATEKO ekitaldia

  • 18:30:
    • "Hondarribiko Hiria" Musika Banda kalez kale ibiliko da Titi-Biliti joaz

  • 20:00: Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian
    • Te Deum eta Salbea
      • Udalbatza txit gorena bertan dela.
      • Parrokiako Abesbatzak Eslavaren Salbea abestuko du.
      • Bitartean ohiko deskargak egingo dira.
      • Elizkizuna amaitzean Udalkideek Aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez.

  • 20:00: Guadalupeko Eliza
    • Salbe herrikoia kantatuko da.
    • Ondoren, ohiko deskargak egingo dira.

Irailak 8, asteartea:

  • 05:00:
    • Alborada

  • 06:00:
    • Danborradaren eta "Hondarribiko Hiria" Musika Bandaren Diana

  • 07:00etatik aurrera:
    • ALARDEA

  • 11:30: Guadalupeko Eliza
    • Hondarribiko Hiriak Guadalupeko Ama Birjinari emandako hitza betetzea
      • 1638ko irailaren 7ko gertakizun dohatsuagatik esker ona adierazteko.
      • Hiria 69 egunez inguratuta egon ondoren askatu baitzen.

  • 20:00-23:00: San Pedro kalea
    • PUNTU MOREA

  • 23:00: Benta
    • Kontzertua: ETZAKIT + CUATRO PESOS DE PROPINA

  • 23:00-8:00: Itsas Etxea Auditoriumean
    • PUNTU MOREA + arreta telefonoa.

Irailak 9, asteazkena:

  • 09:00:
    • Goizut Dultzaineroen Diana

  • 11:00: Butron Pasealekuan
    • XVI. Txikienentzako MOTO LASTERKETA (4 urte arte)
      • Motorrak (korrepasilloak) parte-hartzaileek berek eramango dituzte

  • 11:00-13:30: Harresietan, Gernikako Arbola
    • HAURRENTZAKO PARKE ERRALDOIA
      • Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke

  • 11:00-13:30: Harresietan, Gernikako Arbola
    • Shetland eta poney gainean ibilaldiak
      • Club Hípico Jaizubia - Jaizubia Zaldiketa Eskolaren eskutik

  • 11:00-13:30: Kasino Zaharreko Lorategiak
    • Gazte Kanttua: Jokoak + gazte parkea (12-16 urte bitartekoentzat)

  • 12:00: Butron Pasealekua
    • Txiki Chef tailerrak (5 urtetik 12ra)

  • 12:30: Kale Nagusia
    • SOKAMUTURRA. GOIZUT dultzaineroen emanaldia
    • 16 urtez beherakoentzat sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dago.

  • 16:30: Gipuzkoa plaza
    • XVII. PUZZLEAK BIKOTEKA
    • 3-5 urte: 50 aleko puzlea / 6-8 urte: 100 aleko puzlea / 9-11 urte: 200 aleko puzlea / 12-16 urte: 300 aleko puzlea

  • 16:30-19:00: Kasino Zaharra
    • Gazte Kanttua: Jokoak + gazte parkea (12-16 urte bitartekoentzat)

  • 17:00: Zezen Plaza
    • Erraldoi eta Buruhandiak
    • Zezen Plazatik abiatuta, Hirigune Historikotik eta Portua auzotik igarota, hiriko kaleak zeharkatuko dituzte

  • 17:00-20:00: Gernikako Arbola
    • Haurrentzako parke erraldoia
    • Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke

  • 18:00: Gernikako Arbola
    • Kemen Dantza Taldea: Ezpata dantza eta brokel-dantza
    • Gernikako Arbolan hasi, Kale Nagusia eta Arma plazan amaituko den ibilbidea.

  • 20:00-23:00: San Pedro kalea
    • PUNTU MOREA

  • 21:00: San Pedro kalea
    • ZEZENSUZKOEN ENTZIERROA
    • Udalak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileak jasan ditzaketen kalteen erantzukizuna

  • 22:30: Benta
    • Kontzertua: LATZEN

  • 22:30: Arma Plaza
    • ME VALE MADRE taldearen emanaldia (folka eta mexikar rantxerak)

  • 23:00-8:00: Itsas Etxea Auditoriumean
    • PUNTU MOREA

Irailak 10, osteguna:

  • 09:00:
    • Goizut dultzaineroen Diana

  • 10:00: Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusia
    • Meza Nagusia
      • 1638ko Hiri Setiamenduan hildakoen alde, Udalbatza ere bertan dela.
      • Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean ohiko deskargak egingo dira.
      • Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perossiren Liberame abestuko du.

  • 11:00 - 13:30: Jostaldi pilotalekuan
    • HAURRENTZAKO PARKE ERRALDOIA
      • Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke

  • 12:00: Zezen Plaza
    • ERRALDOI ETA BURUHANDIAK
      • Zezen Plazatik abiatuta eta Hirigune Historikotik eta Marinatik igaroz, Hiriko kaleak zeharkatuko dituzte

  • 12:30: San Pedro kalea
    • SOKAMUTURRA, ABIYUAN TXARANGAK girotuta
      • 16 urtez beherakoentzat sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dago

  • 14:30: Hondartza Kiroldegia
    • ADINEKOEI OMENEZKO BAZKARIA, BASAJAUN taldearekin

  • 14:30: Benta
    • HERRI BAZKARIA GAZTEENTZAT

  • 17:00 - 20:00: Harresietan, Gernikako Arbolaren parean
    • HAUR PARKE ERRALDOIA
      • Eguraldi txarra egiten badu jarduera Jostaldi Pilotalekuan izango da.

  • 17:30-00:00: Kasino Zaharra
    • Gazte Kanttua: TECHNO EGUNA, MALEZA KOLEKTIBOarekin (+16)

  • 18:30: Martxoak 8 plazatik abiatuta
    • ZKER BAND elektrontxarangaren kalejira

  • 20:00 - 23:00: San Pedro kalea
    • PUNTU MOREA

  • 22:30: Arma plaza
    • Monologoa NEREA GARMENDIAREN eskutik

  • 23:00: Benta
    • Kontzertua: NEOMAK + TRIKIZIO

  • 23:00-8:00: Itsas Etxea Auditoriumean
    • PUNTU MOREA

Irailak 11, ostirala:

  • 09:30:
    • GOIZUT Dultzaineroen DIANA

  • 09:30: Zumardia (Alameda)
    • Baserritarren Eguna
      • Azienda, fruta eta barazki lehiaketa

  • 10:30: Kasino Zaharreko lorategia
    • KASINO ZAHARRA jaietako IV. Toka Txapelketa
      • "Kasino Zaharrak" Elkarteak (Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak) antolatua.

  • 12:00: Zumardia (Alameda)
    • Bertsolariak: PEÑAGARIKANO y MENDILUZE

  • 12:00: Zezen Plaza
    • ERRALDOI ETA BURUHANDIAK
      • Zezen Plazatik abiatuta eta Hirigune Historikotik eta Marinatik igaroz, Hiriko kaleak zeharkatuko dituzte

  • 17:30: Arma plaza
    • Zirku-antzezpena, familientzako zirku-emanaldia Cía. ORAIN-BI konpainiaren eskutik

  • 18:00: Zumardia (Alameda)
    • BASERRITARREN EGUNAREN jarraipena. Herrik kirolak eta trikitilariak

  • 18:30: Kasino Zaharra
    • TXOKOLATADA gaztetxoentzat

  • 18:30: Santiago kalea
    • EUSKAL ERROMERIA: Dantza plazan
      • Klink Elkartearen eskutik.

  • 19:00: Kasino Zaharra
    • A&B Shows BINGO MUSIKALA gazteentzat

  • 19:30: Jostaldi Pilotalekua
    • PROFESIONAL MAILAKO PILOTA PARTIDU JAIALDIA
      • Artola - Rezusta // Elordi - Mariezkurrena
      • (Aurrefinalak jokatu arte ez dira ezagutuko "teloneroen" izenak.)

  • 20:30: Benta
    • PEIO eta PANTXOAren kontzertua

  • 21:00: San Pedro kalea
    • ZEZENSUZKOEN ENTZIERROA
    • Udalak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileak jasan ditzaketen kalteen erantzukizuna.

  • 22:30: Butron Pasealekutik ikusteko
    • SU ARTIFIZIALAK Pirotecnia VALECEA-PIR, S.L.-ren eskutik.

Lotura interesgarriak:
Hondarribiko Udala
Guadalupeko Ama Jaiak - Hondarribia

euskera-castellano

Envíanos tu evento