Harun Farockiren atzerabegirakoa
Atzera begirako erakusketa honek hirurogeiko hamarkadan ekoitzitako film militanteen aukeraketa zabal bat eskaintzen du ―horietako batzuk duela gutxi zaharberrituak―, lehen aldiz. Hala, erakusketak irudi operatiboari buruzko lanak hartzen ditu abiapuntutzat; «irudi horiek ―egileak berak esango lukeen bezala― ez dira ez entretenitzeko ez informatzeko eginak».
Lehen Golkoko Gerraren ondorioz, zabal eta sakon ikertu zituen Farockikbideozaintza eta ikusizko gailuen bidez inplementatutakogerra-teknologiak. Hainbesteraino, non Farocki aitzindari izan zenirudiak makinen bidez ekoizten eta irakurtzen diren garai hauaurreikusten.
Harun Farocki efektua erakusketak XX. mendeko ibilbide kritikodistiratsuenetako bat du ardatz. Farockiren lana aldi berean dakritikoa, pedagogikoa eta soila, eta esperientzia-modu berri batinauguratu du museoan, bisitariak eragile aktibo bihurtzen dituena.Instalazioak eta obrak espazio jarraitu batean biltzeak egileak beraksoft montage (muntaketa biguna) deitu zuena sortzen du: muntaketahorretan, obra bati begira gaudela, beste batzuk ikusten hasten garabegi-bazterretik. Erakusketaren osagarri, adingabeentzako etafamilientzako proiekzioak, tailerrak eta jarduerak antolatu ditugu;izan ere, Farockik eskaintzen digun zinema