>
Eszena

Haur antzerkia: "Anbotoko Mari eta Orrazi Galdua"

Haur antzerkia:
Astigarraga
Lugar. Erribera Kulturgunea
Fecha. 15 de octubre de 2023
Hora. 17:00
Precio. 3 ? / 6 ? €
OrganizaAstigarragako Udala

Glu Glu antzerki taldeak "Anbotoko Mari eta Orrazi Galdua" antzezlana eskainiko du euskaraz.

  • Zuzendaritza: Galder Pérez.
  • Antzezleak: Libe Aranburu, Ugaitz Alegría.
  • Iraupena: 60 minutu

Odei estatua biziduna bezala kalean lan egiten duen mutiko gaztea da. Uda eguzkitsu batean amama misteriotsu bat ezagutuko du; Mari da andrea, Anbotoko Mari. Honek azken zazpi urteak hirian eman eta gero mendira bueltatu behar du.. Baina Anbotoko Marik orrazia galdu duela esango du eta, ondorioz, ezingo du mendira bueltarik egin.

Odeik Mariri urrezko orrazia bilatzen laguntzeko eguzkirik ez dagoen lekura bidaia ahaztezina egingo du. Hiriko lurraren azpian dagoen mundu magikoan zenbait izaki mitologikoekin topo egingo du: Behigorria, Basanderea eta Lamia, besteak beste.

Odeik, batez ere, Anbotoko Mariri esker, bihotz-bihotzez eta indar guztiz sinesten den hori egia dela ikasiko du.

Tokia: Kultur Etxean.

Ordua: 17:30etan.


Lotura interesgarriak:
Glu Glu Produkzioak-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento