>
Haur ekitaldiak

Haur kontzertua: Mursego

Haur kontzertua: Mursego en Bergara
Bergara
Lugar. Bergara
Fecha. 30 de enero de 2016
Hora. 17:30
Precio. 3 €

Mursego abeslari eta musikari eibartarraren haurrentzako kontzertua.

Mursego Maite Arroitajauregi da. Mursegok saguzar esan nahi du portugesez. Mursegok tresna hauek erabiltzen ditu musika egiteko: txeloa, pedal loop station, txilibitua, txindata txinatarrak, pistoidun flauta, pandereta, ukelelea, koloretako argidun teklatua, autoharpa, errimak, txaloak, inprobisazioa eta ahotsa.
Maitek txeloa jo du eta jotzen du Euskal Herriko musika-talde askotan: Anari, Lisabo, Napoka Iria, Gora Japon, eta abar. Mursego du bere bakarkako egitasmoa, eta 2009an lehen diskoa grabatu eta argitaratu zuen, Bat (hitz jokoa: "saguzar" da ingelesez), autoeditatua eta zuzenean aurkeztua Paris, Erroma eta beste hainbat agertokitan.
2011ren amaiera aldera, Mursegok Bi (2) argitaratu zuen. Disko horretan Finlandiaz hitz egiten zuen, globulu gorriez, udako hondartzaz, Europa zaharreko banpiro-gerra batez eta elurretan egindako ibilaldi batez.

Mursegok Hiru (2013) izeneko diskoa aurkeztuko du, Ibon RG eta Xabier Montoiarekin batera. Rocketik, abangoardiatik, klasikotik eta folketik edaten duen popa da Mursegorena; hau da, egungo musika herrikoia eta hemengoa. Pop bat non hizkuntzak nahasten baitira, euskara atzerriko bihurtuz, gaztelania erbeste galaktiko batekoa, eta portugesa edo suomiera (kasik) etxeko.

Tokia: Kartzela Zaharrean.

Lotura interesgarriak:
Mursego-ren facebook-a

euskera-castellano

Envíanos tu evento