Haur zinea: "Santa Klaus-en kondaira"

"Santa Klaus-en kondaira" pelikularen proiekzioa.
Ba dira mende batzuk Laponiako herrixka urrun batean Nikolas-ek istripu baten ondorioz bere familia galtzen du. Herritarrek bere kargu egiten dira eta urtero familia ezberdinekin biziko da. Familia aldaketa Eguberrian izaten da eta bere esker ona azaltzeko asmoz egon den etxeko haurrei jostailu bana oparituko die. Urteak igaro dira eta Nikolas kasik herrixkako etxe guztietan bizi izan da, Gabonetan etxe hauetan jostailuak ikus daitezkeelarik. Elikagaien eskasia dela eta Nikolas Iisaki arotzaren etxera lan egitera bidaltzen dute. Bertan bere trebezia areagotu egingo du, geroz eta jostailu ederragoak sortuz. Baina Iisaki-k haurrak gorrotatu egiten ditu eta jostailuak banatzea eragozten dio.
Fitxa teknikoa:
- Jatorrizko titulua: "Joulutarina"
- Gaztelaniazko titulua: "La Leyenda de Santa Claus"
- Nazionalitatea: Finlandia
- Urtea: 2007
- Zuzendaritza: Juha Wuolijoki
- Gidoia: Marko Leino (Historioa: Aku Louhimies, Juha Wuolijoki, Marko Leino)
- Musika: Leri Leskinen
- Argazkiak: Mika Orasmaa
- Aktoreak: Hannu-Pekka Björkman (Nikolas) - Otto Gustavsson (Nikolas joven) - Kari Väänänen (Iisakki) - Minna Haapkylä (Kristiina) - Mikko Leppilampi (Hannus) - Mikko Kouki - Laura Birn - Antti Tuisku - Matti Ristinen
- Generoa: Fantastikoa-Gabon-Familiarra
- Iraupena: 86 minutu