>
Atari zabaleko ekintzak

Herri Kirol Jaialdia

Herri Kirol Jaialdia en Zestoa
Zestoa
Lekua. Zestoako Udal Kiroldegia
Data. 2020ko Abuztuaren 16a
Ordua. 18:00
OrganizaZestoako Udala

"Udan zer Zestoan?" egitarauaren barruan, herri kirolen saioa.

  • Harri-jasotzen: Hodei Iruretagoiena, Jakes Iruretagoiena eta Xabier
    Zaldua.
  • Aizkolariak: Xabier Orbegozo "Arria", Kepa
    Peñagarikano eta Andoni Iruretagoiena.
  • Lasto-altxatzen: Tubi Bustinza.

Probak

  • Ikuskizuna lasto-altxaketak, harri-jasotzeak eta aizkorak osatuko dute. Batetik, Tubi Bustinzak, Euskal Herriko txapeldunak, 3 lan mota egingo ditu lasto altxatzen. Harri-jasotzen, berriz, Hodei eta Jakes Iruretagoiena aita-semeek jardungo dute, eta horiek ere 3 saio egingo dituzte.
  • Azkenik, emanaldia bukatzeko, hiru hiruren kontra arituko dira harri-jasotzen, aizkoran, txingan eta korrika. Taldeak honela osatuko dira: alde batetik, Xabier Orbegozo, "Arria", Andoni Iruretagoiena, "Izeta VI" eta Hodei Iruretagoiena; eta bestetik, Xabier Zaldua, Kepa Peñagarikano eta Jakes Iruretagoiena.

Oharrak:

  • Gunearen edukiera 200 lagunera murriztu dugu.
  • Segurtasun-distantziak bermatuko ditugu. Uneoro mantendu distantzia egokia.
  • Maskarak erabiltzea guztiz derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizuna dirauen bitartean ezingo dira kendu.
  • Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da sarreran.
  • Ikuskizunaren aurreko egunetan, begiratu danbolin.eus edo zestoa.eus, aldaketaren bat egongo balitz jakinaren gainean egoteko.
  • Garaiz etorri. Segurtasun-protokoloa dela-eta jendea kokatzen joateko denbora gehiago behar da.
  • Gunera sartu-irtenak pixkanaka eta ordenan egin.
  • Ikuskizunak irauten duen denboran ez mugitu eserlekutik oso premiazkoa ez bada.
  • Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.

Ekitaldietara sartzeko ezinbestekoa da aurrez izena eta telefonoa ematea:

  • Zestoako Turismo Bulegoa.
    • Ekainberri. Portale kalea.
    • 943 868 811

Lotura interesgarriak:
Zestoako Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento