Hitzaldi-Tailerra: Arroparen kontsumo arduratsua. Zer ezkutatzen da zure arroparen etiketen atzean?

Aretxabaletako Udal Berdintasun sailak "Arroparen kontsumo arduratsua. Zer ezkutatzen da zure arroparen etiketen atzean?" hitzaldi-tailerra antolatu du.
The Slowear Project y de Educa-Eco plataformaren sortzaile den Àngels Biosca Peris-ek eta Gu haziak gara elkarteak gidatuko dute saioa. Ehungintzaren ekoizpen eta kontsumo sistema globala aztertuko da ikuspuntu lokal eta globalaz, sistema honek pertsonen aurka, eta zehazki emakumeen kontra eragiten dituen kalteak, eta bereziki ingurugiroaren kontrakoak ere ikusaraziz.
Ekoizpen eta kontsumo modu sostengarri konkretuak proposatuko dira, gizarteratze ildotik ere hauek dituzten aukerak azalduz, Gu haziak gara elkartearekin.
Izena emateko epea apirilaren 12ra arte dago zabalik berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidean eta Arkupen. Koronavirusaren aurkako prebentzio neurrien ondorioz, gehienez ere 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute.
Hizkuntza: Elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz).
Edukiera: 20 pertsona.
Lotura interesgarriak:
Aretxabaletako Udala