Hitzaldia: "Hondakinen Kudeaketa europar markoan"

Alkartasuna Fundazioak antolatutako, "Hondakinen Kudeaketa europar markoan" hitzaldia.
Administrazio publikoek gure baliabideak hobeto kudea ditzaten, Europar Batasuna ezartzen ari den araudia gero eta zorrotzagoa da. Europako kontinentean lehengaiekin gabezi handia egonda, hiri hondakinen kudeaketa eraginkorra lortzeko, zabortegiak eta errausketa erabiltzea ahalik eta gehien murriztu nahi dute. Horrez gain, Ingurumenarekin zerikusirik duen kudeaketan, herritarren partaidetzarako neurriak jartzea ezinbestekoa da: gobernuek informazioa helarazteko eta hitza emateko betebeharra dute. Euskal Herrian hondakinak kudeatzeko eredu desberdinak aurkitu ditzakegu, eta mahai-inguru honek, Europako testuinguruan murgildurik, Gipuzkoan eta Nafarroan garatzen ari diren esperientzia ezberdinak ekarri nahi izan ditu.
Partaideak:
- Aitziber Salazar: GUE/Ezker Berdea Taldearen Aholkularia Europako Parlamentuan.
- Fernando Mijangos: Kimikan Doktorea eta UPV/EHUko irakaslea.
- Eva Garcia: Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Zuzendaria.
- Iban Asenjo: Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduko Batzarkidea.
- Esther Larrañaga: Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburu ohia.
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania.
Tokia: Areto nagusian.
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.