>
Turismoa

Hondarribira %100 bisita

Hondarribira %100 bisita en Hondarribia
Hondarribia
Lekua. Arma Plaza
Data. 2025ko Urtarrilaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua. 12:30 + 16:00
Prezioa. 6,00 0 ? €
OrganizaHondarribiko Udala

Bisita honi esker, hirigune historiko harresituaren eta Portu auzo koloretsuaren (arrantzaleen auzo tradizionala) arteko kontrastea ezagutuko duzu.


Alde zaharrean, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria parrokia-eliza izango dugu hizpide, Erdi Aroko kale nagusiak, etxe eta jauregi armarridunak, harresi errenazentista eta San Nikolas atea. Harresitik irten aurretik, Gipuzkoa  plaza ederretik igaroko gara. Portu auzora iritsitakoan, arrantzaleen etxe zahar eta koloretsuek ongietorria emango digute. Bertako kale nagusietatik ibiliko gara arrantzari lotutako iragana eta oraina ezagutzeko, kai zaharrera iritsi arte. Bertatik Bidasoaren bokalearen ikuspegi ederra ikusiko dugu.

Ez utzi ihes egiten bi auzo horien historian eta tradizioetan murgiltzeko aukera honi. Animatu!

Bisitak - Asteartetik igandera
Ordutegiak - 12:30etan ; 16:00tan / Gazteleraz
Iraupena - 90 minutu
Plazak - 15
Tarifa - 6,00 € (hondarribiarrentzat eta 12 urtetik beherakoentzat doan)
Irteera - ARMA PLAZA

Informazio gehigarria - Erreserbaren jarraibideak erantsi ditugu. Erreserba egiteko kontsultak info@armaplaza.eus helbidean eta 943 644623 / 943 643677 telefonoetan

Lotura interesgarriak:
Arma Plaza
Erreserbak

euskera-castellano

Envíanos tu evento