Eszena
"Ibaia" fabula

"Etorkizuna irudikatzeko fabulak" irakurraldi musikatuen barruan, Uxue Alberdik (idazlea) eta Iban Urizar-ek (musikaria) "Ibaia" fabula eskainiko dute.
Playboy arkitekturaren lema hartu -Gizon bat aldatu nahi baduzu, aldatu haren apartamentua- eta herriaren eskalara eraman zuten. Kaleak, etxeak, plazak, leihoak moldatu zituzten, espazioa antzaldatu portaerak eraldatzeko. Herria gorputz fabrika gisa ulertu zuten. Baina ez zuten denek jasan herri feministaren utopia: laster hasi zen gizon-ihesa, ospa egin ez zutenak Troiako auzunean gotortu ziren...
Tokia: Kultur Etxeko sotoan.