Ibilbide Gastronomikoa: Goierri - Tolosaldea

Gastronomiaren inguruan, Tolosaldea eta Goierrik eskeintzen dituzten elementu desberdinek, Euskadi mailan erreferente izatera eraman gaituzte; gastronomiarekin lotura duten museoez gain, lehen mailako produktu gastronomikoak ditugu: Idiazabal gazta, Tolosako babarruna, Ibarrako piperrak, Beasaingo odolkiak, Zaldibiako mondejuak eta zer esanik ez gozogintza munduko produktuak (Tolosako xaxuak,teilak eta zigarriloak, Beasaingo martintxoak eta Segurako tarta besteak beste). Gastronomiaren munduan sartzen dira baita ere, Tolosa Gourmet ekimena, Ordizia eta Tolosako azokak eta urtean zehar eta herri desberdinetan egiten diren hainbat azoka.
Oraingo honetan, bisitariak urte osoan zehar gure gastronomia zentzumen guztiekin gozatu eta ezagutzeko aukera izan dezan, honako aukera hauek proposatzen ditugu:
Ibilbide gastronomikoa: baratzetik mahaira 15 pax gutxienez.
ASTEAZKENA:
- 10:00 Idiazabal: Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentrua. Gazta dastaketa.
- 11:30 Ordizia: D`elikatuz Zentrua eta feriara bisita librea.
- 14:00 Ordizia: bazkaria.
- 16:00 Tolosa: Tolosako Babarrunaren landaketara bisita.
- 16:30 Tolosa: Gorrotxategi Konfiteria Museora bisita. Txokolate degustazioa.
- 18:00 Tolosa: denbora librea Tolosako Alde zaharrean barrena.
- 19:00 Bisitaren amaiera.
LARUNBATA:
- 10:00 Tolosa: Gorrotxategi Konfiteria Museora bisita. Txokolate dastaketa.
- 11:30 Tolosa: Tolosako Babarrunaren landaketara bisita gidatua eta feriara bisita librea.
- 14:00 Tolosa: bazkaria.
- 16:00 Idiazabal: Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentrua. Gazta dastaketa.
- 17:30 Ordizia: D`elikatuz Zentrua.
- 18:30 Ordizia: denbora librea Ordiziako Alde zaharrean barrena.
- 19:00 Bisitaren amaiera.
Erreserbak aldez aurretik:
- D`ELIKATUZ: 943 882 290 - delikatuz@ordizia.org
- IDIAZABAL GAZTAREN INTERPRETAZIO ZENTRUA: 943 188 203- info@idiazabalgaztarenmuseoa.com
- TOLOSALDEA TOUR: 943 697 413 - tour@tolosaldea.net