>
Artea

Igartubeiti Dantzan! bertako dolarean Dantza filmaren errodajeari buruzko erakusketa

Igartubeiti Dantzan! bertako dolarean Dantza filmaren errodajeari buruzko erakusketa en Ezkio-Itsaso
Ezkio-Itsaso
Lekua. Igartubeiti Baserria.
Data. 2019ko Ekainaren 12tik
2019ko Irailaren 19ra

Ordua.
OrganizaIgartubeiti Baserria.

Erakusketak Igartubeitiren erritmoa zinemara, Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmera, nola eraman zen azaltzen du. Horretarako, filmaren lan taldearekin lankidetza estua izan da: Txintxua films ekoiztetxea, Xabier Artola argazkilaria eta Koldobika Jauregi, ekoizpen diseinatzailea.

Dolare baserria 2014an bihurtu zen grabaketarako lehen agertokia. Erakusketa honek, errodajearen argazkien bitartez, filmerako diseinatu zituzten jantziak eta Igartubeiti, gizakiaren eta naturaren munduen arteko bilketa gune dela azaltzen duen bideoa. Hau da, Igartubeitiko eszenak osatzen duten xehetasun bakoitzaren atzean zer dagoen.

Horrez gain, bisitariak horrelako gune hain paregabean filmaren grabaketen sekretuak ezagutu ahal izango ditu: dantza nola sortu zen edo hain testuinguru konplexuan zein musika eta koreografia egokitu ziren.
Erakusketaren edukia euskaraz eta gazteleraz aurkezten da eta azalpen orriak izango dira gune bakoitzean frantzesez zein ingelesez.

Ikuslearen begietatik ihes egiten duen guztia azaltzen du ibilbideak, gizakiaren eta naturaren munduen arteko bilketa gune azaltzen du Igartubeiti: zergatik erabili ziren kirikoketak edo almutea, nola egin ziren dantzarien jantziak, sagarrak duen protagonismoa

Erakusketa honekin, ondare material eta inmaterialetik abiatuta, Igartubeitik memoriaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatu nahi du, memoria kolektiboaren eraikuntzan duen garrantzia azpimarratuz.

Jarduerak

  • Familientzako eta haurrentzako lantegiak
    Sagarra, DANTZA filma eta Igartubeiti lotu dituen elementua oinarri hartuta taldeka naturaren zikloaren errepresentazio dantzatua egingo dute parte hartzaileek. Edukia publiko bakoitzaren beharretara egokituko da.
    Familientzako: irailak 14, larunbata, 16:30-18:30
    Haurrentzako: udalekuetako haurrekin landuko da udan zehar, ekainaren 25etik uztailak 20ra bitartean.

  • Koldobika Jaruregi ekoizpen diseinatzaileren eskutik eta Xabier Artola argazkilariaren eta erakusketan ikusgai dauden argazkien egilearen eskutik erakusketaren bisita gidatua.
    Noiz: Irailak 7, larunbata, 12:00.
    Urola Garaia Turismoaren Ezkutuko Altxorrak egitasmoarekin lankidetzan.

  • Zinema Igartubeitin, Dantza filmaren emanaldia
    Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmaren emanaldia izango da Interpretazio Zentroan. Tokiak mugatuak eserlekuak osatu arte.
    Noiz: Igartubeitin irailak 28an, 17:30.
    Izen ematea: Aurrez eman beharko da izena igartubeiti@gipuzkoa.eus eta 943 72 29 78 telefonoan.

  • Igartubizia - Koldobika Jauregi eta Xabier Artolarekin
    Igartubizia, atal birtualean, afektibitatetik eta memoriatik baserrira hurbiltzen gaituen topagunean, Koldobika Jauregi arte zuzendariarekin eta Xabier Artola argazkilariarekin eta erakusketan ikusgai dauden argazkien egilearekin, Igartubeiti baserriarekin izan duten harremanari buruzko elkarguneak eta solasaldiak aurkeztuko ditugu.

euskera-castellano

Envíanos tu evento