>
Haur ekitaldiak

Ikuskizuna: "Baserritarrak"

Ikuskizuna:
Hernani
Lekua. Hernaniko Biteri Kultur Etxea
Data. 2026ko Urriaren 17a
Ordua. 12:00 + 16:30
Prezioa. 4 ? €
OrganizaHernaniko Udala

Muxin eta Zapotxin pailazoek "Baserritarrak" haur ikuskizuna eskainiko dute.

  • Aktoreak: Libe Yeregui, Markel Oiarzabal, Jon Garate, Lorea Etxeberria
  • Gidoia: Jon Garate
  • Musika: Xabier Zabala
  • Ilustrazioak: Lotura Films
  • Jantziak: Silvia Baltasar

Muxin eta Zapotxin baserrira iritsiko dira beraien Amona Mirentxuri bisita egitera. Honek, segituan lanean jarriko ditu bi pailazoak eta baserritarrek lana gogotik egiten dutela ikasiko dute.

Amonari lagunduko diote, baina beraien erara Bihurrikerien, jolasen eta kantuen bidez!

Lanean dabiltzala, baserriko animaliekin ere elkartuko dira: Baldomero txerri baldarrarekin, Karmelo oilar lotiarekin, Begotxu behi pinpirinarekin eta Ximon zozo kontrabandistarekin. Batzuek lagundu egingo diete eta besteek ez hainbeste.

Moldatuko ote dira Muxin eta Zapotxin baserriko lanekin?

Lotura interesgarriak:
Sarreren On Line Salmenta
Hernaniko Udala
Muxin eta Zapotxinen weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento