>
Haur ekitaldiak

Ikuskizuna: "Sagutxo tuntuna"

Ikuskizuna:
Donostia-San Sebastián
Lekua. Tabakalera
Data. 2020ko Abuztuaren 8a
Ordua. 17:00
Prezioa. Entrada libre
OrganizaMusika Hamabostaldia

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 81. edizioaren barruan, Loraldia Produkzioak-ek "Sagutxo tuntuna" haur ikuskizuna aurkezten du.

  • Maider López, zuz. Artistikoa
  • Elena Bezanilla, zuz. Eszenikoa
  • Anita Maravillas, txotxongiloa
  • Inalvis Pando, koreografia eta dantza
  • Juan Kruz Igerabide, gidoia
  • Euskaraz
  • Adina: 2-6 urte
  • Iraupena: 30 min.

Istorioa Errusiako etxalde baten gertatzen da, animaliek ilunabarra iritsitakoan lotara joan nahi dutenean. Denak logura dira eta Sagu andereak bere semetxoa kulunkatzen du sehaska-kanta bat abesten dion bitartean, baina honek ez du lokartzeko gogorik eta sagu amak etxaldeko beste animaliengana jo behar du bere txikitxoa lokarraraz dezaten. Txakur eme zaindariak sagutxoa zaindu eta entretenitzen duen bitartean, sagu andereak Izeba Ahate-ri, Txerri andereari eta Behor andereari laguntza eskatzen die, baina azkenik, hauek helburua lortzen ez dutela ikusita, etxaldetik kanpora bizi den Katu andereñoarengana jo behar du, izan ere ematen du bere kantua sagutxoa lokarrarazteko tresna egokia dela nahiz eta pertsonaia sofistikatua den eta erdipurdiko ospea duen.

Dimitri Shostakovichen "Historia de un pequeño y tontorrón ratón" operan oinarritutako ikuskizuna, ganbera musika talderako, dantzari, txotxongilo eta narratzailearentzako moldatu dena.

Haurren Hamabostaldia

Lekua: Tabakalerako Patioa

Sarrera: Doan

Laguntzailea: Tabakalera

Covid-19aren aurkako neurriak
  • Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hamabostaldiko kontzertu eta ikuskizun guztietan.
  • Kontzertu edo ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin joatea gomendatzen da.
  • Aretoko arduradunen zehaztasunak jarraitu beharko dira: haiek gomendatu eta adierazitako ibilbideak, distantziak, aretotik ateratzeko oharrak...
  • Aretotik ateratzeko baino ezin izango da eserlekutik mugitu.
  • Neurri hauek aldaketak jasan ditzakete.

Lotura interesgarriak:
Tabakaleraren weba
Loraldiaren weba
Musika Hamabostaldia - Donostia

euskera-castellano

Envíanos tu evento