Musika
Ikuskizuna: "Sutan Dantzan"

"Udan zer Zestoan?" egitarauaren barruan, Julen Alonso eta Oinkari Dantza Tadeak "Sutan Dantzan" musika eta dantza ikuskizuna aurkezten dute.
- Julen Alonso (trikitia, ahotsa)
- Eneritz Aulestia (Panderoa, ahotsa)
- Joanes Ederra (baxua)
- Ander Ederra (gitarra)
- Iker Telleria (perkusioa)
- Oinkari Dantza Taldea
Ezaguna dugu zestoarrok Julen Alonso, hemengo musika eskolako irakasle dugu-eta. Urte luzez Euskal Herriko trikiti txapelketetan parte hartu eta 18 txapel irabazita gero, "Sutan dantzan" bilduma kaleratu zuen duela bi urte.
Oharrak:
- Gunearen edukiera 200 lagunera murriztu dugu.
- Segurtasun-distantziak bermatuko ditugu. Uneoro mantendu distantzia egokia.
- Maskarak erabiltzea guztiz derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizuna dirauen bitartean ezingo dira kendu.
- Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da sarreran.
- Ikuskizunaren aurreko egunetan, begiratu danbolin.eus edo zestoa.eus, aldaketaren bat egongo balitz jakinaren gainean egoteko.
- Garaiz etorri. Segurtasun-protokoloa dela-eta jendea kokatzen joateko denbora gehiago behar da.
- Gunera sartu-irtenak pixkanaka eta ordenan egin.
- Ikuskizunak irauten duen denboran ez mugitu eserlekutik oso premiazkoa ez bada.
- Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.
Ekitaldietara sartzeko ezinbestekoa da aurrez izena eta telefonoa ematea:
- Zestoako Turismo Bulegoa.
- Ekainberri. Portale kalea.
- 943 868 811
Lotura interesgarriak:
Zestoako Udala