>
Eszena

Ikuskizuna: "Viejos Hazmerreíres"

Ikuskizuna:
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaal
Data. 2020ko Martxoaren 7tik
2020ko Martxoaren 8ra

Ordua.  
Prezioa. 65 / 55 / 45 ? €

Donostiako Kursaal auditorioan, Les Luthiers konpainiak "Viejos Hazmerreíres" musika ikuskizuna aurkezten du.

Les Luthiers talde argentinarrak bere ikuskizun berria estreinatuko du Donostian, Viejos hazmerreíres. 50 urte baino gehiagoko ibilbidea du taldeak, eta Asturiasko Printzesa Saria lortu zuen 2017an.

Ia bi orduko antologia honetan, zuzenean gozatu ahal izango duzu Les Luthiers-en antzezlan ezagunenetako batzuez. Kritikari batzuen arabera, antologia hori taldearen historiako bilduma onena da.

Hainbat pieza eskainiko dituzte zuzenean, hala nola «Las majas del bergantín» zarzuela, «Quién mató a Tom Mc Coffee» eta «La cumbia epistemológica», eta, tartekatuta, Sali Baba guruaren irakaskuntzak, martetarrak ikusi zituen gizonaren eldarnioak eta London Inspection ezinezko taldearen abestiak, besteak beste. Kontu handiz hautatu dira obrak, eta apur bat egokitu, irrati-emanaldi zentzugabe baten parte izateko; alegia, «Radio Tertulia» ezagun eta barregarria.

* Les Luthiersek ikuskizunaren edukia aldatzeko eskubidea du, zati batean edo osorik, betiere publikoari esperientzia hobea emateko asmoz. Era berean, enpresak beretzat gordetzen du edozein kide ordezkatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkotzat jotzen badu ikuskizunaren kalitatea hobetzeko.

Ordutegia:

  • Martxoak 7: 19:00 - 22:00
  • Martxoak 8: 19:00

Lotura interesgarriak:
Kursaal-en weba
Sarreren On Line Salmenta
Les Luthiers-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento