Inauterietako Konpartsaren Entsaioak
Urtero bezala Sustraiak Dantza Taldea 2026ko Inauterietako Igandean kaleratuko duen inauteri konpartsa prestatzen hasi da. Oraingo honetan "Gipuzkoako Inuteriak" irudikatuko da.
Konpartsan parte hartzeko deia egiten die herritar guztiei, zahar, gazte, haur eta heldu. Aurtengo konpartsan pertsonai ugari dagoenez denentzako tokia izango da, dantza gustuko duenak dantza egin ahal izango du eta besteek osagarri gisa behar diren pertsonaiak irudikatuz kaleratu daitezke.
Hala ere eta dena behar bezala irten dadin entsaioak egingo dira, eta konpartsan parte hartzeko entsaioetara azaltzea baino ez duzue. Azaroaren 12an, asteazkenean, hasiko diren entsaioak asteazken eta larunbatetan izango dira.
Entsaioak:
- Tokia: Sustraiak Dantza Taldearen egoitzan (Kultur Etxearen ondoan).
- Egunak:
- Asteazkenetan 20:15etan.
- Larunbatetan 17:00etan.
Konpartsaren irteera: Inauteri Igandea, 2026ko otsailaren 15ean.
Beraz ondo pasatu nahi baduzu. AZALDU ZAITEZ!. ZAIN GAUDE!.
Lotura interesgarriak:
Legazpiko Udala
Sustraiak Dantza Taldearen Instagrama