>
Artea

Ekoetxea Azpeitia - Naturaren gordailu eta bultzatzaile

Ekoetxea Azpeitia - Naturaren gordailu eta bultzatzaile en Azpeitia
Azpeitia
Lugar. Azpeitiako Ingurugiro Etxe
Fecha. Desde el 1 de enero de 2026
al 31 de diciembre de 2026

Hora.
OrganizaIngurugiro Etxea

Ekoetxea Azpeitia es un centro pionero en educación ambiental, ya que fue el primer equipamiento del País Vasco dedicado a tal fin. Se encuentra situada cerca de los jardines de la basílica de Loiola, y tiene como objetivo dar a conocer y valorar los recursos naturales, así como sensibilizar, educar y mover a la acción a la ciudadanía en temática ambiental.

Azpeitiko Ekoetxean, gainera, Xaguxatar hiri-parke naturala kokatzen da, 1.800 m2-ko hedadurarekin eta 6 sekziotan banatua, saguzarren ohiturei, ezaugarriei eta habitatei buruzko informazioa ematen duena, ikuspegi ludiko eta interaktibotik.

Ekoetxea Azpeitia

Izarraitz mendigunearen oinean dago. Erliebe nabarmeneko eta sakan sakoneko zona da, balio ekologiko handia duena, eta, gainera, Kontserbazio Eremu Berezi (KEB) gisa babestuta dago. Ingurumen-hezkuntzako zentro aitzindaria, Euskal Herrian sortutako lehen ekipamendua izan baitzen. Loiolako basilikaren lorategietatik gertu dago, eta natura-baliabideak ezagutzera ematea eta balioestea du helburu, eta herritarrak ingurumenari buruz sentsibilizatzea, heztea eta mugiaraztea ere bai.

Ekoetxea - Ingurugiro Museoa
http://www.ekoetxea.eus/azpeitia
(+34) 943 812 448 - info.azpeitia@ekoetxea.eus

Xaguxatar parkea

Parke tematiko-esperientziala da, saguzarren ohiturei, ezaugarriei eta habitatei buruzko informazioa ematea xede duena ikuspegi ludiko eta interaktibo batetik. Ekoetxea Azpeitia bisitatzen duten pertsonek gune berri honetaz gozatuko dute, eta Izarraitz inguruko natura- eta kultura-ondarea ezagutuko dute.

Xaguxatar parkea, beraz, aisia eta naturarekiko kontaktua bilatzen dituen bizigunea da.

Xaguxatar Ibilbidea

Familian herria ezagutzeko aukera paregabea. 6,5 kilometroko ibilbidea da, bi ordutan egiteko modukoa eta tartean sei geldialdi proposatzen dira. Adin eta sasoi guztietako pertsonentzat modukoa da eta 190 metro gora eta behera besterik ez dira egiten. «Azpeitia eta dugun paraje zoragarri hau, ditugun natur baliabideak familian bizitzeko aukera eskaintzea nahi dugu ibilbide honekin.

Ibilbidea haurrekin egiteko prestatuta dago, eta jolas bat egitea proposatzen zaie. Hala, Ekoetxean, Loiolako turismo bulegoan eta Azpeitiko Turismo bulegoan (Basazabalen) jokua egiteko eskuorria eskuratu dezakete nahi dutenek. Bertan, geldialdi bakoitzean proba bat proposa-tzen zaie eta gaindituz gero, Azpeitiko altxorra zein den asmatuko dute.

Lotura interesgarriak:
Urola Turismoa
Deskargatu eskuorria

euskera-castellano

Envíanos tu evento