>
Artea

Ingurugiro Etxea

Ingurugiro Etxea en Azpeitia
Azpeitia
Lekua. Azpeitiako Ingurugiro Etxe
Data. 2025ko Urtarrilaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 0,00 ? €
OrganizaIngurugiro Etxea

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Azpeitiko Udalarekin lankidetzan, museoaren historiako garai berri bati ekin zion, Ingurugiro Etxea museoa sortuz, ingurumen ikuspegi berrietara egokituz, eta horrela, euskaldunei orokorrean eta bereziki eskoletako neska-mutilei ingurumena ezagutu eta honen arazoez jabetzen lagunduko zien espazio bat sortuz.

Ingurugiro Etxea doan ikus dezakete pertsona helduek, aisialdiko zentroek, emakumeen arloko elkarteek, Hirugarren dinekoek...

Bi eratako ikustaldiak egin daitezke:
- Norberak, bere kasa, egindako ikustaldia. Edozein pertsona edo taldek egin dezake, horretarako zehaztuta dauden orduetan.
- Gidatutako ikustaldiak, berriz, aurrez hi -tzartu behar dira. Ikustaldi hauetan Museoan diren hezitzaileek ikastetxeek aurrez eskatutako hezkuntza-programak garatuko dituzte. Programa horiek Museoan bertan egin daitezke edota aukerako ikustaldietan.

ESKAINTZAREN LABURPENA

Museoak, ia erabat berritu diren lau erakusketa areto ditu iraunkortasunaren inguruko arlo tematiko desberdinak hartzen dituztenak (Klima Aldaketa, Bioaniztasuna, Mugikortasuna,...), bai eta bideoteka eta iraunkortasunean espezializatutako dokumentazio gunea ere.
Hau osatzeko, ingurumen arloko zerbitzuak eskaintzen dituzten beste zenbait instalaziotara ere ikustaldiak antolatzen ditu: Lapatxen kokaturiko hiri hondakinen zabortegia, konpostaje planta eta kontsumo iraunkorrerako gela, edota uraren zikloaren kudeaketara (Nuarbeko urtegia, Ibai-Ederko edateko uraren araztegia, Lasaoko ur zikinen araztegia edota antzinatik datozen uraren ohizko erabilerak ikusteko Igara errota).
Horrek guztiak hezkuntza ataleko zerbitzu eskaintza zabal eta osoa ematen digu, ingurumenaren arloan.

Ordutegia
- Astelehenetik Ostiralera: 10.00-13:30 / 15:00-17:30
- Larunbatak: 10.00-13:30 / 15:30-17:30
- Igandeak: 10:00 - 13:30
- Jaiegunetan itxita Aste Santua ezik.

Ingurugiro Etxea Museoa Egibar baserrian dago kokatua, Loiola auzoan, San Ignazioren basilika aurrean
Loiola Auzoa, 1 - 20730 Azpeitia (gipuzkoa)
Tel.-Fax: 943 81 24 48
email: museo@ingurugiroetxea.org

euskera-castellano

Envíanos tu evento