Ipuin kontaketa: Maite Franko

"Panpinak Aitorrentzat" Maite Frankoren ipuin kontaketa. 4-9 urte bitartekoentzat.
Maite Franko (Irun-Hondarribia, 1971), txipiroi-arrantzale eta lehorreko lamia baten zazpigarren alaba da. Antzerkigintza, irakaskuntza, bikoizketa eta literaturaren ur handietan oinak bustitakoa dugu.
2004 urteaz geroztik, ipuin-kontalaritzaren ozeano barean dabil, ordutik hona (2025eko negua)ume, gazte eta heldu eta nagusiei 4.000 saio baino gehiago eskainiz. Bertan, ahoz aho ibilitako ipuinak, argitaratu berriak zein egileak berak sortutakoak jolas, asmakizun eta dramatizazioekin nahasten dira, barruan umore, misterio,"mezu positiboak" eta kresala ugari daramatzatelarik.
Bestaldetik, ipuinak aitzaki, 2010 urtean Berdinola eta Babesola hezkuntza programak sortu eta egun haiekin ari da lanean. Eta tartetxoren bat duenean, Oparipuinak, edo oparitarako ipuin pertsonalizatuak idatzi ere egiten ditu. Atseden egunetan berriz, ikasitakoa irakatsi nahian, kontalaritzan hasi nahi dutenei erakutsi nahian kontalaritza tailerrak ere antolatzen ditu.
Azkenik aipatu batzuetan Liburutegieta eta Eskoleta kontineneteetatik urrundu eta EITBlandian ere muturra sartzen duela, izan Telebistan (2002an Goenkalen, 2020an Goazenen ) edo Irratian (Euskadi Irratiko Argi Ibili saioan, kolaboratzaile 2024ko ekainetik.)
Lotura interesgarriak:
Maite Franko