>
Haur ekitaldiak

Ipuinaren Ordua Online: "Ilargiaren soinekoa"

Ipuinaren Ordua Online:
Donostia-San Sebastián
Lekua. Donostiako beste auzo eta guneak
Data. 2020ko Abuztuaren 7a
Ordua. 10:00
Prezioa. Entrada libre
OrganizaDonostia kultura

DK On!-en "Ipuinaren Ordua Online" egitarauaren barruan, Lur Kortak eskainiko duen "Ilargiaren soinekoa" haurrentzako online ipuin kontaketa saioa.

Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eta Bego Gonzalezek (zeinu hizkuntzan) eskainia. Ilargiaren soinekoa entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 7an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.composta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.

Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.

Gaurkoan, Igeldoko Funikularra izango da eskenatoki. Egun, Igeldo pasealekua dugu Ondarretan hasi eta Monte Igueldo, jolas-parkean amaitzen dena. Funikularra da bertara gerturatzeko beste aukera bat, 1912ko abuztuaren 25ean María Cristina erreginak inauguratu zuena.

Lotura interesgarriak:
Donostia Kultura

euskera-castellano

Envíanos tu evento