>
Haur ekitaldiak

Ipuinaren Ordua Online: "Kaskabel sugea"

Ipuinaren Ordua Online:
Donostia-San Sebastián
Lekua. Donostiako beste auzo eta guneak
Data. 2020ko Abuztuaren 11a
Ordua. 10:00
Prezioa. Entrada libre
OrganizaDonostia kultura

DK On!-en "Ipuinaren Ordua Online" egitarauaren barruan, Izaskun Mujikak eskainiko duen "Kaskabel sugea" haurrentzako online ipuin kontaketa saioa.

Haurrentzako ipuin kontaketa, Izaskun Mujikak eskainia. Kaskabel sugea entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 11an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.

Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.

Gaurkoan, Eureka! zientzia museoaizango da eskenatoki. Ingurune natural ikusgarrian, museo interaktiboa da. Gune interesgarri ezberdinak ditu. Horien artean, Animalia izenekoa. Bertan oihan tropikaletako sugeak, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak ezagutzeko aukera dago, baita horiek errespetatzen ikasi ere.

Lotura interesgarriak:
Donostia Kultura

euskera-castellano

Envíanos tu evento