>
Haur ekitaldiak

Ipuinaren Ordua Online: "Zer gertatzen zaio planetari?"

Ipuinaren Ordua Online:
Donostia-San Sebastián
Lekua. Donostiako beste auzo eta guneak
Data. 2020ko Abuztuaren 12a
Ordua. 10:00
Prezioa. Entrada libre
OrganizaDonostia kultura

DK On!-en "Ipuinaren Ordua Online" egitarauaren barruan, Lur Usabiagak eskainiko duen "Zer gertatzen zaio planetari?" haurrentzako online ipuin kontaketa saioa.

Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eskainia. Zer gertatzen zaio planetari?entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 12an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.

Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.

Gaurkoan, Cristina Enea Parkea izango da eskenatoki. Jatorriz, Mandas dukeen Fermin Lasalaren eta Cristina Brunettiren finka pribatuko lorategia izan zen, hortik bere izena. Egun, 1926tik aurrera, parkearen jabetza Udalekoa da. Naturaz gozatzeko toki paregabe honetan, Ingurumen Baliabideen Etxea dago.

Lotura interesgarriak:
Donostia Kultura

euskera-castellano

Envíanos tu evento