>
Haur ekitaldiak

Ipuinaren Ordua Online: "Zu bezalakoa izan nahi dut"

Ipuinaren Ordua Online:
Donostia-San Sebastián
Lekua. Donostiako beste auzo eta guneak
Data. 2020ko Abuztuaren 14a
Ordua. 10:00
Prezioa. Entrada libre
OrganizaDonostia kultura

DK On!-en "Ipuinaren Ordua Online" egitarauaren barruan, Lur Usabiagak eskainiko duen "Zu bezalakoa izan nahi dut" haurrentzako online ipuin kontaketa saioa.

Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eta Bego Gonzalezek (zeinu hizkuntzan) eskainia. Zu bezalakoa izan nahi dut entzun eta ikusi ahal izango dira gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 14ean 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.

Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.

Gaurkoan, Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaizango da eskenatoki. 90 urtez tabako-fabrika izan ondoren, 2015ean, Tabakalerak berriro ireki zituen ateak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bihurtuta. Zentro horrek hainbat proiektu eta erakunde kultural hartzen eta inspiratzen ditu, misio bat partekatzen dutenak: Euskal gizartearen gaitasun sortzaile eta kritikoa garatzen laguntzea, aisialdi sortzaile eta parte-hartzailea bultzatuz.

Lotura interesgarriak:
Donostia Kultura

euskera-castellano

Envíanos tu evento