>
Artea

Jantziaren Zentroa

Jantziaren Zentroa en Errenteria
Errenteria
Lekua. Jantziaren Zentroa
Data. 2026ko Urtarrilaren 1tik
2026ko Abenduaren 31ra

Ordua. 11:00-14:00 / 17:00-
Prezioa. 4,00 / 7,00 ? €
OrganizaEreintza Dantza Taldea

Janzkeraren mendez mendeko bilakaera ezagutzeko parada eskeintzen dio bisitariari nahiz modaren historia eta janzkera usadioen bilakaera Euskal Herrian.

Errenteriako Hirigune Historikoaren muinean kokatua, zaharberritutako XVII. mendeko eraikin batean, Jantziaren Zentroak, bisitariari Janzkeraren bilakaera ezagutzeko aukera eskaintzen dio.

Erakusketa iraunkorra:

35 jantziren bilduma, XVIII mendetik 1970garren urtera arte modak izan duen bilakaera ezagutzeko proposamen berezia.

Erakusketa bi solairuetan banatuta dago. Lehen pisuak 1740-1902 urte arteko modaren bilakaera azaltzen du. Armazoi edo kaiola handien garaia da, miriñakea, krinolina, eta polisoiak kortsearen laguntzaz emakumearen silueta nola aldatu zuen ikus daiteke areto horretan.

Bigarren solairuan, XX garren mendeko jantziak ikusgai. Jatorri ezberdinekoak, gehientsuenak Frantziakoak dira, baina, Erresuma Batua, Alemania, Amerikako Estatu Batuak eta Filipinetako arropa ere ikus dezakegu.

Horien artean goi joskintzako bi diseinatzaile handiek egindako hiru jantzi.

Bata, Charles Frederick Worth (1825-1895), goi joskintzaren aita izandakoaren urre koloreko gaueko-soineko distiratsua, eta belus urdinean jositako kaleko jantzi eta berokia. Bestea, Cristobal Balenciaga (1895-1972), Getariako diseinatzailearen ospakizun jantzi berezia ikusgai dugu bigarren solairuan.

Modaren historian barrena bidaia amaitzeko, etxeko ondarea ikus daiteke. Euskal Herriko sei jantzi dira. Gehientsuenak dohaintzan jasotako arropak. Hiru baserritar jantziak dira, bi Lapurdikoak, eta hirugarrena Beasaineko gizonezko Blusoia. Izabako (Erronkari) eta Atharratzeko (Zuberoa) bi emakumezko jantzi eta azkena Goizuetako (Nafarroa) ezkongai-jantzia.

Beheko solairuan ere aldi baterako erakusketa bisitatu ahal izango da

Ordutegia

Larunbata: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jaiegunak: 11:00 - 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 4 €
Bisita gidatua: 7 €
5 urtetik beherakoak DOAN
Hilabeteko lehen igandea DOAN

 

Lotura interesgarriak:
Jantziaren Zentroa (Facebook)

euskera-castellano

Envíanos tu evento