>
Eszena

Kale antzerkia: "Carbon Club"

Kale antzerkia:
Eibar
Lugar. Untzaga Plaza
Fecha. 22 de junio de 2023
Hora. 22:00
Precio. 0,00 ? €
OrganizaEibarko Udala

Eibarko San Juan Jaiak egitarauen barruan Markeliñe antzerki taldeak "Carbon Club" antzezlana eskainiko du.

"CARBON CLUB" Markeliñeren jatrorrizko sorkuntza lana da, aire libreko espazioetarako egokia. Horrez gain, meategiko gizon-emakumeei mirespenez eskainitako begirada zuzena ere bada.

Gauaren eta ikatzaren beltzek bat egiten dute, kabaret bitxi honen atze-oihal gisa. Musika has dadila eta bonbillak piztu daitezela... Emozioa, komikotasuna eta edertasun plastikoa... piztu daitezela Hau Carbón Club da, ikatzaren senide den diamantea.

Ikuskizun handia, formatuari eta esanahiari dagokienez, meategiko istorioak kabaretaren erritmoan kontatzen diren ikuskizuna. Dibertsioa, ironia, oroitzapena eta errebindikazioa ikuskizuneko koadro guztietan ikusten dira. Meategi honetara jaistea, beste baten aurrera irtetea da, dadoak beste modu batera erori izan balira gu izango ginatekeen beste horien aurrera. Sartu eta ikusi...

Ikuskizunak jarrai dezala...


Lotura interesgarriak:
Eibarko San Juan Jaien Egitaraua 2023
Markeliñeren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento