>
Lehiaketak eta deialdiak

Kaleko Margo Lehiaketa

Kaleko Margo Lehiaketa en Hondarribia
Hondarribia
Lekua. Hondarribia
Data. 2025ko Abuztuaren 10a
Ordua. 09:00-11:00
Prezioa. 0,00 ? €
OrganizaHondarribiko Udala

Emeki Elkarteak Hondarribiako Kaleko XXXI Margo Lehiaketa antolatzen du.


OINARRIAK

1. Nahi duen margolari orok parte har dezake, baldintza bakarra 18 urte baino gehiago izatea da. Parte hartzaile bakoitzak Ian bakarra aurkeztu dezake.
2. Lehiaketa 2025eko abuztuaren 10ean, igandea, izango da. Izen ematea lehiaketaren egun berean egingo da, Hondarribiko Molla kalea 1ean, Emeki Elkartean.
3. Zigilatzeko ordutegia hau izango da: 9:00etatik 11:00etara, Molla kalea 1ean. Neurri haundiena 100x100 zm. izango da.
4. Erabiliko diren teknikak: oleoa, akuarela, akrilikoa, librea edo mistoa izango dira. Partaide bakoitzak Ian egiteko behar dituen tresnak eta materiala ekarriko ditu.
5. Parte hartzaile bakoitzak Hondarribiko txokoren bat, Alder Zaharra edo San Pedro Kalekoa aukeratu beharko du. Argazki, lamina edo antzekoetan oinarrituta egiten diren lanak, lehiaketatik kanpo geratuko dira.
6. Amaitutako lanak, sinatu gabe, San Pedro Kalean aurkeztuko dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Ondoren, erakusketa toki berean kokatuko da antolatzaileen irizpidearen arabera.
7. Saritutako lanak Emeki Elkartearen jabetzan izango dira.
8. Epaimahaiaren erabakia ezbairik gabekoa izango da.
9. Epaimahaiak horrela erabakitzen badu, sariren bat eman gabe geldi liteke.
10. Sariak San Pedro Kalean banatuko dira.
11. Saririk gabeko lanak San Pedro Kalean, egun berean, gaueko 20:00ak arte jasoko dira. Une horretan jaso gabe geratzen diren lanekin Emeki Elkarteak erabakiko du zer egin.
12. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek inplizituki oinarri hauek onartzen dituzte.
13. Harremanetan jartzeko:

Emeki Elkartea. Molla 1, 20280 HONDARRIBIA
Telefonoa: 943 64 34 02
E-maila: emekiemakumeIkartea6gmaiI.com

Lotura interesgarriak:
Oinarriak

euskera-castellano

Envíanos tu evento