Beste ekitaldi batzuk
Kaletxikiko San Pedro Jaien Egitaraua 2018

Andoaingo Kaletxikiko San Pedro jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua.
EGITARAUA:
Ekainak 29, ostirala:
- 19:00: KANDIDA ETA BERE TXIKITXUEI ONGIETORRIA.
- Goiko Plazatik jeitsiko dira kalejiran, ikurriñak elkartean ipiniko dira eta zapi berde beltza kalean jarriz jaiei hasiera emango zaie.
- Ondoren: BURUHAUNDIAK.
- 20:00: Irurako Eguzkigoxo Abesbatzaren kontzertua Josune Insaustik zuzendua, Berrozpeko Kaperan.
- 21:00: "Bokatafari" Afari herrikoia patata tortilla eta hirugihar ogitartekoekin eta oilasko errearekin auzoko plazan, antikrisis prezioekin.
- 21:45: Bakarrizketak Marivel Salas eta Raul Fervé-ren eskutik eta ondoren Bocabeats bikotearen emanaldia.
- 22:30: Kaletxikiko XXIV MUS TXAPELKETA AZKARRA Buruntza tabernan.
- 23:30-01:30: Disko Rock Remember festa Nemux Dj-ren eskutik jendeak eskatutako abestiekin eta Karaokea.
Ekainak 30, larunbata:
- 10:00: Kaletxikiko XIII. ESKUPELOTA TOPAKETA goiko plazan.
- Topaketa amaitzeko DENOK TXOKOTARA!!! Haur, gazte eta helduak.
- 10:00: XV. KARMELO LASARTE PLATER TIRAKETA Rezola Buruntzako harrobian.
- 10:00: Entrenamendua.
- 16:00: Txapelketa.
- 12:00: Kaletxikiko XXV. SAGARDO TXAPELKETA.
- 12 sagardo egileen partaidetzarekin.
- 12:00: HAUR PARKEA.
- (2 Puzgarri adin guztietarako, Ludoteka eremua puzgarriekin eta jolasekin Triziklo elektrikoen pista eta Musika).
- 14:30: "Oilaskobazkari" herrikoia.
- 17:30: HAUR PARKEA eta BURUHAUNDIAK.
- 17:00-18:30: Rockalean taldearen emanaldia.
- 18:30: KALETXIKIKO I. HAUR DANBORRADA.
- 19:00: KALETXIKIKO XXXII. DANBORRADA NAGUSIA.
- (Entsaioak Ekainak 26 eta 28an).
- 21:30: ONTZA ELKARTEAN AFARIA.
- 23:00-01:30: Berbena Camp (tangoa pasodobleak eta rancherak) Nemux Dj`s en eskutik.
- 01:00: Oilasko hotza txanpainarekin ONTZA Elkartean.
- 01:30-03:00: NEMUX Dj`s izango da auzoko plazan diskofestarekin.
Uztailak 1, igandea:
- 10:00: DIANA.
- 10:00: KALETXIKIKO X. MENDI KROSA.
- MIGUEL MARI PAGOLA "MIKEL"en oroimenez.
- 18 urte gorakoentzat
- Inskripzioa 10 euro korrikalariak (irteera 10:00etan)
- 10 euro ibiltariak (irteera 10:00etan)
- 12 euro egunean bertan
- Informazio gehiago www.sport-madness.es/kaletxiki-krossa/
- 12:00: MEZA BERROZPEKO KAPERAN Auzoko hildako eta bazkideen alde.
- 12:35: SOKA DANTZA URKI DANTZA TALDEAREKIN eta nahi duten BIZILAGUN guztiekin.
- Pintxoak eta ardo txikitoak izango dira auzoan.
- 13:15: GORA KALETXIKI Txarangaren emanaldia, Jose Mari Oiartzabalek sortu duen "Bertxin" jubilatuen elkartearen ereserkiaren aurkezpena egingo delarik.
- 14:00: XXVIII. KALETXIKITARREN BAZKARI HERRIKOIA.
- 16:30: GORA KALETXIKI TXARANGA.
- 17:00: Auzoko ezkongabeen eta ezkonduen arteko futbol partida Berrozpeko patioan, Gorriti Showk girotuta
- 16:00: HERRI TXIKI FESTA gazte eta umeentzat GORRITI SHOW-ren eskutik.
- Poniekin paseoak, sokamuturra txikientzat.
- 19:30: Sardina jatea DJ`Pintxok girotuta.
- Dantzaldiaren zehar: KANDIDA ETA TXIKITXUEK ZAPI BERDE BELTZA gordeko dute eta azkeneko suziriarekin emango zaie amaiera aurtengo jaiei.
Lotura interesgarriak:
Andoaingo Udala