>
Gastronomia

Kizkia Taldearen Sagardo Txapelketa

Kizkia Taldearen Sagardo Txapelketa en Astigarraga
Astigarraga
Lekua. Astigarraga
Data. 2019ko Abuztuaren 28tik
2019ko Irailaren 18ra

Ordua.

Aurten ere, Kizkia Taldeak XX. Sagardo lehiaketa antolatzen du Astigarragako Gure Izarra elkartean.

Hogei sagardotegi ezberdinek parte hartuko dute. Hiru egun ezberdinetan sailkapenak egingo dira. Finala, irailaren 18ean jokatuko da eta sei sagardok parte hartuko dute.

Dastaketak

Txapelketa, asteazkenean, abuztuaren 28an hasiko da. Aurreneko otordu horretan, 10 sagardotegitako zukuak dastatuko dituzte, arrautz-irinetan frijitutako legatzak lagunduta, eta beste 10 sagardo, frijitutako oilasko hegalek lagunduta.

Bigarren hitzordua irailaren 4koa izango dute. Orduko horretan, berriro ere 20 sagardoak dastatuko dituzte, baina jakiak trukatuta; oilaskoarekin edandako sagardoak legatzare­kin, eta alderantziz.

Bi saio horietatik puntuazio onena lortu duten 10 sagardok egingo dute aurrera, hirugarren astera. Irailaren 11n probatuko dituzte 10 horiek berriro, jaki berdinekin.

Hortik, 6 onenak pasako dira irailaren 18an jokatuko den finalera.

Sagardotegiak:

  • Astigarragako Rezola, Petritegi, Larrarte, Alorrenea eta Lizeaga
  • Hernaniko Akarregi eta Itxasburu
  • Aiako Izeta
  • Asteasuko Sarasola
  • Zeraingo Oiharte
  • Adunako Zabala eta Aburuza
  • Donostiako Astiazaran eta Kalonge
  • Aginagako Urdaira
  • Oiartzungo Ordozelai
  • Tolosako Eguzkitza
  • Urnietako Urruzola eta Eula
  • Lizarzako Goikoetxea.

    Gure Izarra elkartea: Norberto Almandoz,1 - 20115 Astigarraga

    euskera-castellano

    Envíanos tu evento