>
Atari zabaleko ekintzak

KLS X. Lasterketa Solidarioa

KLS X. Lasterketa Solidarioa en Aretxabaleta
Aretxabaleta
Lekua. Aretxabaleta
Data. 2025ko Urriaren 19a
Ordua. 10:00-13:00
Prezioa. 5,00 / 10,00 ? €

Datorren urriaren 19an egingo du hamargarren Lasterketa Solidario Mundukide Fundazioak Aretxabaletako Urkulu urtegian, eta zabalik da jada izen ematea, bere webgunean.

Eman pausoa! lelopean, azken hamarkadan jarraitu ohi duen dinamika errepikatuko du, kategoria edo modalitate desberdinekin:

10:00etan, gazteen lasterketak - 2008 eta 2016 urteen artean jaiotako gazteentzat
10:30ean, oinezkoa eta nordikoa - Publiko guztiarentzat
11:00etan, kooperatiben arteko taldekako lasterketa - Hiru pertsonako taldeak

Parte hartzaileek, gainera, eskuragarri dute dagoeneko Athlon kooperatibak prestatutako entrenamendu plana.

Hamarkada bateko ibilbidea eginda, Mundukideren Lasterketa Solidarioa erreferente bihurtu da kooperatiben eta herritarren arteko topagune gisa, elkartasuna, talde-lana eta konpromiso globala bezalako balioak sustatuta.

Izan ere, fundazioak azaldu duenez, langileen lana duintzeko eta baliabideak, prestakuntza eta laguntza eskaintzeko sortu zen Mundukide, eta "horregatik da garrantzitsua parte hartzaileen pauso bakoitza, lasterketako kilometro bakoitza  aukera berri bat delako, kilometro bakoitzak benetako lankidetza proiektuak laguntzen dituelako".

Lotura interesgarriak:
Entrenamendu plana.
Izenemateak

euskera-castellano

Envíanos tu evento