Kontzertua: Amaia
Kursaal Eszenak antolatuta, Kursaalgo Auditorioan Amaia musikariaren kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!!
Bertan behera gelditu dira Amaiak Kursaalen eskaintzekoak zituen kontzertuak
Datorren azaroaren 15ean Amaiak Kursaal Auditorioan eskaintzekoa zituen bi kontzertuak (16:30 eta 19:30) bertan behera gelditu dira, abeslariak Covid-19n positibo eman ondoren.
Sarrera Internet bidez erosi zuten lagunei, automatikoki egingo zaie diru itzulketa. Leihatilan erosi zutenek, aldiz, 943 00 31 70 telefonora deitu beharko dute.
Data zehatza lotzearren, Amaiak kontzertua eskainiko du 2021ko Kursaal Eszenaren egitarauaren baitan.
Espainiar telebista publikoko Operación Triunfo lehiaketan ezagutu genuen Amaia Romero musikaria, baina Pero no pasa nada lehen diskoarekin bere norabidea zehazki komertziala ez den musikara bideratuko zuela argi utzi zuen 2019. urtean, bere gustu musikalekiko leial.
OTtik igaro eta lehiaketa irabazi izanak, eta urtebete beranduago Eurovisionen aritu izanak bere ospea handitu zuen. Gainera, izen ezagunekin kolaboratu du, besteak beste, Rozalén, U2, Refree, Carolina Durante, El Mató a un Policia Motorizado Hain zuzen, azken talde horretako Santiago Motorizado musikari argentinarrak ekoitzia da Pero no pasa nada Amaiaren lehen diskoa.
Iruñekoa taula gainera igotzen den aldiro, bakarka pianoa joz nahiz taldearekin, zerbait gertatzen da: txalo zaparradari jarritu ohi dio sareetako "Amaia, maite zaitut" dioten mezu uholdeak. Ez da ezberdin izango Donostiako kontzertuan, maitasun nerabeari idatzitako kantuez betetzean Kursaal auditorioa.
Lotura interesgarriak:
Kursaal-en weba