>
Musika

Kontzertua: Andoni Ollokiegi

Kontzertua: Andoni Ollokiegi en Zaldibia
Zaldibia
Lekua. Zaldibia
Data. 2026ko Urriaren 9a
Ordua. 23:30
OrganizaZaldibiako Udala

Santa Fe jaien barruan, Andoni Ollokiegi bakarlariaren kontzertua.

ANDONI OLLOKIEGI - Kantari musikagile eta konposatzailea, K22-n gitarra jolea izana, ETBko 1eko Kantugiro saioko irabazlea. Rockzale amorratua!
Zaila da Euskal Herriko herri eta auzoetako jaietara joatea eta oholtza gainean Andoni Ollokiegi (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1992) ez ikustea. Urteak daramatza pasaitarrak, bere gitarra eskuetan, jaiegunak eta gauak girotzen. Etengabeko abesti jarioak dira Andoni Ollokiegi musikariaren kontzertuak. Telebistan, han eta hemen, abesten ikusi izan badugu ere, orain arte ez du bere lanik kaleratu gipuzkoarrak. Orain, baina, bestelakoa da egoera, "Bekataria" izeneko bere lehen diskoa kalean baitu. Hala, lana argitaratuta, bere abestiak eta ohiko kontzertuak uztartu nahi ditu, horiek merezi duten tokia emanez.

Lotura interesgarriak:
Andoni Ollokiegiren facebook-a

euskera-castellano

Envíanos tu evento