>
Musika

Kontzertua Ara Malikian - The Incredible World Tour of Violin

Kontzertua Ara Malikian - The Incredible World Tour of Violin en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Antonio Elorza Belodromoa
Data. 2018ko Urriaren 27a
Ordua. 21:00
Prezioa. 36,00 > 48,00 ? €

Ara Malikian biolinista libanoarrak eskainiko du "The Incredible World Tour of Violin" kontzertua.

  • Ara Malikian Ensemble.
  • Ara Malikian, zuzendaria eta biolina.

Ara Malikian biolinista polifazetikoak "The Incredible World Tour of Violin" bira berria urkeztuko du Donostian.

ARA MALIKIAN:

Ara Malikian 1968an sortu zen Libanon, familia armeniar batean. Bere belaunaldiko biolin jotzaile bikain eta adierazkorrenetakoa da zalantzarik gabe. Berezko estiloaren jabe da eta bere biolina panorama musikaleko ahots original eta berritzaileenetakotzat jotzen da.

Musikarekiko eta gizakiekiko duen kezka agorrezinak bere erro armeniarretan sakontzera eta Ekialde Ertaineko (arabiarra eta judutarra), Erdialdeko Europako (ijitoa eta kletzmer-a), Argentinako (tangoa) eta Espainiako (flamenkoa) kulturak bereganatzera eraman dute. Lengoaia oso pertsonal batetik lantzen ditu musikok, haien indar erritmiko eta emoziozkoak europar tradizio klasiko handiaren adierazkortasunarekin elkartuz.

Mundu osoko nazioarteko lehiaketetan aitortu diote Malikiani bere biolinaren aparteko kalitatea. Azpimarratzekoak dira Felix Mendelssohn (1987, Berlin) eta Pablo Sarasate (1995, Iruñea) Nazioarteko Lehiaketak, zeinetan lehen saria irabazi zuen, eta Niccolo Paganini (Italia), Zino Francescatti (Frantzia), Musika Gazteriak (Jugoslavia), International Artist Guild (AEB) eta International Music Competition of Japan lehiaketetan eskuratutako sariak.

Mundu osoko bost kontinentetako berrogeita bostetik gora herrialdetako areto bikainenetan jo du: New York (Carnegie Hall), Paris (Salle Pleyel), Viena (Musikverein), Toronto (Ford Center), Zürich (Tonhalle), Londres (Barbican Center)... Orkestra andanak gonbidatu du biolin bakarlari gisa, horien artean, Tokio Symphony Orchestra, Bamberg Symphony Orchestra, London Chamber Orchestra, Genova Opera Orchestra, Moskuko Birtuosoak eta Belgradoko Filarmonikoa orkestra handiek. Zuzendari garrantzitsuekin ere egin du lan, besteak beste, Peter Maag, Jesús López Cobos, Miguel Angel Gómez-Martínez, Vassili Sinaisky, Gudni Emilson, Aldo Cecato eta Pedro Halffter zuzendarien batutapean aritu da.


Lotura interesgarriak:
Ara Malikian
Sarrerak on lne

euskera-castellano

Envíanos tu evento