Kontzertua: Bele
Bele abeslariaren kontzertua.
Lide Hernandoren proiektu berria da BELE. Azken urteetan Liher taldearen abeslari eta gitarra jotzaile moduan edota Ispirit gospel taldearekin ezagutu genuen, baina orain, haurtzarotik maite izan dituen tradizio afroamerikarreko musika estiloetara itzuli nahi izan du. Soula, r&b-a edota dancehall-a gaur egungo soinu urbano eta poparekin uztartzen ditu eta abesti berri hauek bertatik bertara entzuteko aukera izango dugu taldeak bere ibilbidean emango duen estreinako kontzertu honetan.
2024ean "Herrari" izeneko lehen albuma argitaratu, eta 2025an zehar korista eta gitarrajole gisa Fermin Muguruzarekin nazioarteko biran egon ostean, Lide Hernandoren Bele proiektua bueltan da lan berri batekin.
"Muturrez Zerura" (2025), Beleren bigarren albuma, 80. hamarkadako gau ero bat eta horren osteko etxerako buelta melankolikoa da. Zortzi abestitan zehar (edo hobe esanda, intro bat, sei abesti eta bonus track bat), Belek musika beltzarekiko duen interesa eta maitasuna arakatzen jarraituko du, lehenbiziko diskoan nabarmentzen zen r&b-tik eta souletik aldendu, eta 80ko disco, funk eta dance elektronikoetara bidaiatuz.
Dantza negarrez ere egin daitekeelako. Zeren drama dantzarekin uxatzen ez duenaz, ez da fio.
Dantzalekuak sutan jartzeko intentzio argiz datorkigu Bele oraingoan, Euskal Herrian odol hotzekoak ez garela frogatu nahian.
Lotura interesgarriak:
Bele