>
Musika

Kontzertua: Berri Txarrak + Ladislao

Kontzertua: Berri Txarrak + Ladislao en Arrasate/Mondragón
Arrasate/Mondragón
Lugar. Arrasate
Fecha. 19 de junio de 2014
Hora. 20:30
Precio. 5,00 €

  • Gorka Urbizu (gitarra eta ahotsa)
  • David Gonzalez (baxua)
  • Galder Izagirre (bateria)

Euskal rockaren talderik indartsuenetako bat. Irrikaz espero den gertaera garrantzitsua izaten dira talde honek euskal geografia osoan eskaintzen dituen kontzertu guztiak. Baina, horrez gainera, gure mugak baino askoz ere harantzago zabaldu dute beren ospea, eta itzuliak egin dituzte zenbait europar herrialdetan, Mexikon, Estatu Batuetan, Nikaraguan, Japonian eta Taiwanen barna.

Haria, taldearen zazpigarren diskoa, bitxi txiki bat da, Berri Txarrak eta Ross Robinson ekoizle famatuaren arteko lankidetzaren emaitza. 17 urteko karrera egin ondoren, hona kalitatezko gaien bilduma berri bat, beti ere sorpresarako lekua gordetzen duen talde batentzat. Ageri-ageriko sentimenduak, entzulea arnasa estutua duela uzten dutenak. Indarrean diraute BTX talde berezia egin duten balioak, baina kolore berriak eransten dizkiote bere paleta pertsonalari, eta aukera desberdinetara zabaldutako etorkizun batentzat seinaleak eman dizkigute.

Haria definitzen saiatzea disko hau osatzen duten abestiak gehiegitxo soiltzea izango litzateke. Ez da batere erraza asmatzen zer materialez eginak dauden hots-geruza hauek. Rocka  da, hitzaren zentzurik zabalenean.

Berri Txarrak 1994an sortu zen, Gorka Urbizuren (ahotsa eta gitarra) eta Aitor Goikoetxearen (bateria) talde paralelo gisa, baina 1997an hasi ziren talde honetan bakarrik lanean, zeina garai hartan Mikel Lópezekin (baxua) eta Aitor Orejarekin osatu baitzen (gitarrista honek 2004aren bukaeran utzi zuen taldea, hirukote bihurtzeko). Bandak zazpi disko atera ditu gaur arte, denak euskaraz abestuak.

Sei gaiko maketa bat autoargitaratu ondoren, Berri Txarrak taldeak zenbait sari eskuratu zituen demo eta talde berrien hainbat lehiaketatan, eta handik etorri zitzaien lehen diskoa grabatzeko eskaintza, titulu berekoa, 1997ko udazkenean kaleratu zena. Disko hura Espartza-Galarren grabatu zuen (Nafarroa) Javi Sanmartínek, eta orduan Berri Txarrak indarrez agertu zen rock euskaldunaren panoraman, besteak beste, Lotsarik gabe, 500 urte ta gero eta Ardifiziala singleei esker.

Bigarren diskoa 1999an heldu zen, Ikasten titulupean, eta hura ere Sonido XXI estudioetan grabatu zen, oraingo honetan Haritz Harreguyren produkzioan. Zenbait abestik, nola diren Ikusi arte, Ez edo Ikasten bera, sekulako kontzertuak eskaintzeko eta banda gisa hazteko aukera ekarri zieten.

Handik bi urtera Eskuak/Ukabilak (2001) etorri zen, Berri Txarrak-en kalitatea berretsi eta taldea euskal rockeko abangoardiako musikari gisa sendotu zuen diskoa. Album hau Garate Studios-en grabatu zen (Andoainen) Kaki Arkarazoren batutapean, eta BTXren errepertorioko klasikoak dauzka, hala nola Oihu supiztailea, Stereo metalikoa edo Biziraun sakona, zeinak urteko abesti hoberenaren Gaztea Saria eskuratu baitzuen.

2003an laugarren diskoa etorri zen, Libre ©, aurreko lanaren toki berean grabatu zena. Disko hau beste salto kualitatibo handi bat izan zen Berri Txarrak taldearen karreran, eta kritika espezializatuaren onespena eta Europako lehen itzuliak ekarri zituen (Erresuma Batua, Danimarka, Alemania, etab.). Libre © Berri Txarrak-en diskorik gogorrena da. Izan ere, talde honek bilakaera etengabea du eta asko zaintzen du bere mezu kritikoa eta sentimenduz betea. Bereziki aipagarriak dira gai batzuk, nola diren Denak ez du balio (non Rise Against estatubatuar taldearen abeslari Tim McIlrath-en lankidetza duten), Hil nintzen eguna edo Izena, izana, ezina.

Itzuli luze baten ondoren, Aitor Oreja gitarristak taldea utzi zuen. 2005ean, Gorkak, Aitor Goikoetxeak eta Mikelek hirukote gisa aurrera jarraitzea erabaki zuten, eta bosgarren albuma grabatzeari ekin zioten. Jaio.Musika.Hil baserri batean grabatu zen, Erason (Nafarroan), Karlos Osinaga ekoizlearekin, eta Estatu Batuetan nahastu zen, Ed Rose-ren eskutik (Kurt Cobain, The Get Up Kids, Motion City Soundtrack ), zeina ingeniari ospetsua eta amerikar indiaren ikurretako bat baita. Ondoren, Berri Txarrak taldeak itzuli bat egin zuen Mexikon eta Nikaraguan barna, oso ondo hartua izan zena. 2009an Payola diskoa heldu zen, eta 2011n oraingo itzulikoa, Haria.

Berri Txarrak taldeak, era berean, zenbait disko-bildumatan parte hartu du, besteak beste Nafarroa, Hitza Dantzan (GOR, 2001); Navarra, tierra de rock, Tributo a Judas Priest (Zero Records, 2000) edo 2002n konposaturiko Bisai Berriak gai arrakastatsua.

euskera-castellano

Envíanos tu evento