Kontzertua: Concerto Köln

Donostiako Kursaal auditorioan, Concerto Köln orkestraren kontzertua.
- Mayumi Hirasaki, kontzertinoa eta zuzendaria
Concerto Köln orkestra alemaniarra 1985ean sortu zen, 30 urtetik gorako ibilbidea du beraz, eta aldi barrokoari eskainitako talde nagusietako bat da gaur egungo musika-panoraman. Taldeak ez du orkestra-zuzendari titularrik; proiektu bakoitzean zuzendari gonbidatu batekin dihardu, eta Alexander Scherf da taldearen zuzendari artistikoa. Orkestra batez ere musika barrokoari lotua badago ere, lehen barrokoko musikatik klasizismoraino doan errepertorioa du, eta XIX. mendera arte iristen da, Mendelssohnen obrarekin. Kontzertujardueraz gainera, topaketak eta mintegiak ere egiten ditu, eta, hala, Concerto Kölnen egoitza Kolonia hiriko lehen antzinako musikaren zentroa bihurtu da.
Oraingo honetan, nagusiki XVIII. mendearen lehen erdiko concerti grossiek osatutako programa bat aurkezten du. Concerto grosso barrokoko musika instrumentalaren mota garrantzitsuena da, non concertino (baita soli edo nagusi ere) izeneko bakarlari-talde txiki bat orkestraren edo ripienoaren gainerakoei (tutti) kontrajartzen zaien. Talde concertino hori musikagilearen gustuko tresnen edozein konbinazioz osatua egon zitekeen. Lehen concerti grossiak, zertarako ziren, zeremonia erlijiosoetarako edo gortean interpretatzeko, izen desberdina zuten, concerto da chiesa eta concerto da camera hurrenez hurren. Hala, Arcangelo Corellik (bera izan zen genero honetako musikagilerik ezagunena) XVIII. mendeko lehen urteetan idatzi zituen bere Concerti grossi Op. 6, eta 1714an argitaratu ziren, egilea hil ondoren. Hamabi kontzertu horiek (8 da chiesa eta 4 da camera) beste konpositore batzuen antzeko lanen aurrekaria izan ziren. 8. zenbakiak "Per la notte di natale" azpititulua du, eta Eguberrietako Kontzertua esan ohi zaio. Emanaldi honetan eskainiko dira gainera Geminianik eta Avisonek konposaturiko genero horren hainbat lan, baita Vivaldiren eta Telemannen musika-tresna bakarlarientzako bi kontzertu ere.
Eguberriei eskainitako hainbat lanekin (Vivaldiren Il riposo per il Natale kontzertua ere entzungo dugu), Eguberrietako espirituaz kutsatzera gonbidatzen gaitu alemaniar taldeak, mailarik goreneko musika barrokoarekin.
Egitaraua:
- I
- Arcangelo Corelli (1653 - 1713)
- Concerto Grosso Op. 6 Nº 8 "Per La Notte Di Natale"
- Antonio Vivaldi (1678 - 1741)
- Concierto Para Violín Y Orquesta Rv 270 En Mi Mayor "Il Riposo Per Il Natale"
- Francesco Saverio Geminiani (1687 - 1762)
- Concerto Grosso Op. 3 Nº 1 En Re Mayor
- Arcangelo Corelli (1653 - 1713)
- II
- Georg Philipp Telemann (1681 - 1767)
- Concierto Para Dos Flautas Twv 52:E2 En Mi Menor
- Concerto Grosso Op. 7 Nº 6 En Si Mayor
- Charles Avison (1709 - 1770)
- Concierto Nº3 en Sol Menor de los "Conciertos en Siete Partes a Partir de las Lecciones de Domenico Scarlatti Op. 3"
- Georg Philipp Telemann (1681 - 1767)
Lotura interesgarriak:
Kursaal-en weba
Sarreren On Line Salmenta
Concerto Köln-en weba