>
Musika

Kontzertua: Elbereth + Fuck División + Torheit

Kontzertua: Elbereth + Fuck División + Torheit en Legazpi
Legazpi
Lekua. Legazpiko Gaztetxea
Data. 2019ko Azaroaren 22a
Ordua. 22:00
Prezioa. 5 ? €

Rock kontzertua Elbereth (Legazpi), Fuck División (Toledo) eta Torheit (Iparralde) taldeekin.

Elbereth taldea 2000. urtean jaio zen Legazpiko 5 lagun elkartuta. Ordutik aldaketa pare bat izan dira eta taldekideak joan eta beste batzuk etorri dira. Gaur egungo boskotea orain dela 3 bat urte elkartu ziren. Ordutik abestiak atera eta ahalik eta gehienetan kontzertuak jotzen dabiltza.
5 lagun elkartzen dituen talde honetan beraien gustuko musika egiten saiatzen dira. Denok elkartzen dituen musika "Heavy metal"-a izaki beraien abestiak ildo horretatik doaz, nahiz eta inspirazioari etiketei baino jaramon gehiago egiten dieten. Abesti azkar eta gogorrei nahiz balada mantsoei tartea egiten diete. Letren aldetik, abesti berriak euskaraz soilik idazten dituzte, nahiz eta abesti zaharretan gaztelera ere erabiltzen duten.
Taldea Irurtzunen 2006. urtean ospatu zen Piku Rock Jaialdiaren Igo Maketen Lehiaketaren irabazlea izan da.
2007. urtean taldeak "Gaueko Ilargia" bere lehenengo diskoa kaleratzen du, Ortots diskoetxe donostiarraren barruan.
Taldeak 2009. urtea bateria-jolearen aldaketarekin hasten du, Enekoren ordez Xabier Etxeberria sartzen delarik. Baina Enekok ez du taldea alde batera utziko "Arimak Pizturik Dirau" (Ortots) 2009ko irailean argitaratutako taldearen bigarren diskoaren maketazioa berea izan baita.
Garapenaren ondorio da "Arimak Pizturik Dirau". Heavy metal klasikoa da oinarria, kantuen abiapuntua. Thrash-a, berriz, boskotearen izaera. Irmoagoa. Abiadura gehiago, muturreko melodiak, eta gitarra riff indartsuak dituzte abestiek. Lausoagoak ere badira, biolinaren goxotasuna dutenak. Izan ere, abesti bakoitzak sentimendu bat gordetzen du. Megadeth, Latzen, Rage, Su Ta Gar edo Pantera gisakoen eraginak nabari dira. Hori bai, azaletik baino ez.
Disko honetan kolaborazio bereziak izan ditu taldeak: Xamber hirukotea, Gaueko Arimak eta Iraganaren Doinua; Brigi (KOMA), Itzalak leihoetan; Abel (KALEAN), Sinismen Galdua.
2012. urtean taldeak hirugarren diskoa kaleratzen du: "Itzalitako Izarren Lurraldea". Guztira zortzi abesti eta bi intro ditu Legazpikoen hirugarren diskoak. Lan berrian gizakiaren alde iluna jorratzen dute. Musikalki, taldearen izaera mantentzearekin batera, abesti azkarragoak eta erritmo aldaketa askokoak topatuko ditugu. Boskotea oso gustura dago abesti berriekin.

  • Iker Manso - Ahotsa eta gitarra
  • Iker Otegi - Gitarra

  • Xabier Etxeberria - Bateria
  • Rubel
    Sanchez - Gitarra
  • Aritz Legorburu -
    Baxua

Lotura interesgarriak:
Elbereth-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento