>
Musika

Kontzertua: Erramun Martikorena

Kontzertua: Erramun Martikorena en Aduna
Aduna
Lugar. Aduna
Fecha. 20 de noviembre de 2015
Hora. 21:30
OrganizaAdunako Udala

Adunako Kultur Astearen barruan, Erramun Martikorena abeslariaren kontzertua.

Ipar Euskal Herriko ahotsik esanguratsuena da ERRAMUN MARTIKORENA. Kanturako zaletasuna artzain lanbidearekin partekatu du baxenabartarrak azken hogeita hamar urteotan. Entzuleari berehala eragiten dioten ahots horietako bat du Martikorenak, indartsua eta aldi berean sentsibilitatez gainezka egiten duena, hunkigarria bezain naturala. Ahots hutsezko kantari aparta da Martikorena, Euskal Herrian direnen artean onenetakoa.
Kantu herrikoia, gure lurrari eta oroimenari gehien lotzen gaituen espresiobidea duzu, joandako eta etorriko diren belaunaldien arteko zubi loretsu bezain sendoa eraikitzen duelarik.Kantu tradizionalak, herri identitatez janzten gaitu, bizirik eta iraunkor bilakatzen.
Erramun Martikorena (Baigorri / BeheNafarroa- 1943), Ipar Euskal Herriko kantu herrikoiaren irudirik esanguratsuena dugu.Kanturako dituen berezko dohainak direla eta, Euskal Herria zein mundu osoarentzat ere, Iparraldeko kantu liriko herrikoiaren erreferentziarik garrantzitsuena bilakatu zen aspaldi: ahots apartekoa baitu, liluragarria, intentsua eta sentsibilitatez betea, naturala bezain xamurra.

Tokia: Elizan.

euskera-castellano

Envíanos tu evento