>
Musika

Kontzertua: Euskadiko Orkestra + Birgit Kolar

Kontzertua: Euskadiko Orkestra + Birgit Kolar en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaal
Data. 2021ko Maitzaren 3a
Ordua. 19:30
Prezioa. 35 / 27 / 18 ? €
OrganizaEuskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestraren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren 8. kontzertua, Birgit Kolar-en partaidetzarekin eta Hans Graf-en zuzendaritzapean. Bertan "Gazteak" kontzertua eskainiko dute.

  • Hans Graf; Zuzendaria
  • Birgit Kolar; Biolina
  • Euskadiko Orkestra

Rakhmaninovek eta Bartokek musika-lan asko idatzi zituzten gaztaroan. Gazte-lanen corpus honetako obrak inperfektuak badira ere, bultzada espresibo liluragarriz eginda daude, eta kontzertu honen protagonistak izango dira. Hasiera Rakhmaninovek 20 urterekin idatzitako The Rock fantasia sinfonikoak emango dio. Eta, horrekin batera, bere 1. sinfonia, zorigaitzez ezaguna; izan ere, hain kritika txarrak jaso zituen estreinaldian, non Rakhmaninovek, deprimituta, konposatzeari utzi baitzion hiru urtez. Egia esan, lan bikaina da, bere etorkizuneko ekoizpenaren hazia aurki baitaiteke bertan. Tartean, Birgit Kolar austriar bakarlariak Bartoken Biolinerako 1. kontzertua interpretatuko du. Lanak egile hungariarra folklorean murgildu aurretik zuen alderdi erromantikoa eta ezezaguna erakusten du. Hans Graf (Euskadiko Orkestrako titularra 1994tik 1996ra) berriro itzuliko da gure denboraldira, oso ohikoa ez den programa hau zuzentzeko.

  • Egitaraua:
    • S. Rakhmaninov
      • The Rock
    • B. Bartok
      • Biolinerako 1. Kontzertua
    • S. Rakhmaninov
      • 1. Sinfonia

Sarreren salmenta

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00
  • Euskadiko Orkestraren eta Kursaal Eszenaren emankizun-egunetan:
    • 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
  • Internetez:

Abonu eta sarreren salmentari buruzko informazioa

Gaur egungo egoera dela-eta, oraindik ezin dugu bermatu abonatu berrien izen-ematea, ezta denboraldi osoko kontzertuetarako sarrera solteen salmenta ere. Unean-unean informatuko dugu. Edonola ere, eskaerak orkestraren webgunean (euskadikoorkestra.eus) eta telefonoz (943 01 32 32) jaso ahal izango dira.
Sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai.

Lotura interesgarriak:
Kursaal-en weba
Euskadiko Orkestraren weba
Euskadiko Orkestraren 2020-2021 Abonu-Denboraldia - Donostia

euskera-castellano

Envíanos tu evento