>
Musika

Kontzertua: Euskadiko Orkestra + Augustin Hadelich

Kontzertua: Euskadiko Orkestra + Augustin Hadelich en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaal
Data. 2021ko Otsailaren 1tik
2021ko Otsailaren 2ra

Ordua. 17:30 + 19:30
Prezioa. 35 / 27 / 18 ? €
OrganizaEuskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestraren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren 5. kontzertua, Augustin Hadelich biolin-jolearen partaidetzarekin eta Ruth Reinhardt-en zuzendaritzapean. Bertan "Bizirik" kontzertua eskainiko dute.

  • Ruth Reinhardt; Zuzendaria
  • Augustin Hadelich; Biolina
  • Euskadiko Orkestra

‘Bizirik’ izenburupean, kontzertu-sorta berri hau aldatu egin behar izan da, eta orain hiru programa desberdin ditu. Azken urteetan, Cleveland, Seattle, Dallas edo Malmö bezalako orkestra garrantzitsuen podiumetara igotzen ari den Ruth Reinhardtek zuzenduko ditu programa guztiak, Dvoraken 5. Sinfoniak itxiko dituenak. Lehenengo zatian, egunaren eta saioaren arabera, Augustin Hadelich biolinjolea entzun ahal izango dugu, Grammy bat irabazi zuena eta Musical America aldizkari ospetsuak "2018 urteko instrumentista" gisa aukeratu zuena, Sibeliusen Biolinerako kontzertuaren interpretazioan. Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektu handiari berrekingo diogu Mikel Urquizaren Mis monstruos marinosobraren estreinaldiarekin. Eta, Iruñean bakarrik, Brahmsen Obertura tragikoaeta Smetanaren Nire aberria obrako ‘Sarka’ aurkeztuko ditugu.

  • Egitaraua:
    • 1. Programa

      • J. Sibelius
        • Biolinerako kontzertua [31"]
      • A. Dvorak
        • ​5. Sinfonia [36"]
    • 2. Programa
      • M. Urquiza
        • Nire itsas munstroak [10"]
      • J. Sibelius
        • Biolinerako kontzertua [31"]
      • A. Dvorak
        • 5. Sinfonia [36"]

Ordutegia:

  • 17:30: 1. Programa
  • 19:30: 2. Programa

Sarreren salmenta

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00
  • Euskadiko Orkestraren eta Kursaal Eszenaren emankizun-egunetan:
    • 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
  • Internetez:

Abonu eta sarreren salmentari buruzko informazioa

Gaur egungo egoera dela-eta, oraindik ezin dugu bermatu abonatu berrien izen-ematea, ezta denboraldi osoko kontzertuetarako sarrera solteen salmenta ere. Unean-unean informatuko dugu. Edonola ere, eskaerak orkestraren webgunean (euskadikoorkestra.eus) eta telefonoz (943 01 32 32) jaso ahal izango dira.
Sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai.

Lotura interesgarriak:
Kursaal-en weba
Euskadiko Orkestraren weba
Euskadiko Orkestraren 2020-2021 Abonu-Denboraldia - Donostia
Sarreren On Line Salmenta

euskera-castellano

Envíanos tu evento