>
Musika

Kontzertua: Euskadiko Orkestra + Manuel Walser

Kontzertua: Euskadiko Orkestra + Manuel Walser en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaal
Data. 2021ko Maitzaren 20tik
2021ko Maitzaren 21ra

Ordua. 19:30
Prezioa. 35 / 27 / 18 ? €
OrganizaEuskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestraren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren 9. kontzertua, Manuel Walser-en partaidetzarekin eta Anja Bihlmaier-en zuzendaritzapean. Bertan "Noragabeko adiskidea" kontzertua eskainiko dute.

  • Anja Bihlmaier; Zuzendaria
  • Manuel Walser; Baritonoa
  • Euskadiko Orkestra

Anja Bihlmaier Alemaniako opera-antzoki eta kontzertu-aretoetako zuzendari aktiboenetako bat da, baita Eskandinavia eta Erresuma Batukoetakoa ere. Euskadin egingo duen estreinaldian, gure denboraldi osoa lotzen duen garaia laburtuko du: Erromantizismoa. Debussyren Prélude à l"après-midi d"un fauneren ondoren, Manuel Walser baritonoak ahotsa emango die Mahlerren Lieder laneko lehen zikloko Noragabeko adiskide baten kantakderitzenei. Walserrek (Thomas Quasthoffen ikaslea eta, azken urteotan, Vienako Operako izarretako bat) bidaiariaren rola hartuko du, bidean utzi dituen amodioen inguruko hausnarketan. Ekitaldia Schumannen 1. sinfoniarekin amaituko da. Konpositorearen lehen orkestra-lan handia da; hilabete baino gutxiago behar izan zuen idazteko, inspirazio-aldi harrigarri bat izan zuen eta.

Egitaraua:

  • C. Debussy
    • Prélude à l"après-midi d"un faune [12"]
  • G. Mahler
    • Noragabeko adiskide baten kantak [16"]
  • R. Schumann
    • 1. Sinfonia, "Udaberria" [30"]

Sarreren salmenta

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00
  • Euskadiko Orkestraren eta Kursaal Eszenaren emankizun-egunetan:
    • 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
  • Internetez:

Abonu eta sarreren salmentari buruzko informazioa

Gaur egungo egoera dela-eta, oraindik ezin dugu bermatu abonatu berrien izen-ematea, ezta denboraldi osoko kontzertuetarako sarrera solteen salmenta ere. Unean-unean informatuko dugu. Edonola ere, eskaerak orkestraren webgunean (euskadikoorkestra.eus) eta telefonoz (943 01 32 32) jaso ahal izango dira.
Sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai.

Lotura interesgarriak:
Kursaal-en weba
Euskadiko Orkestraren 2020-2021 Abonu-Denboraldia - Donostia
Euskadiko Orkestraren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento